Albistea entzun

IRLEN SAREA

CAPTCHA

Gorka Julio -

2019ko ekainak 15

CAPTCHA Completely Automated Public Turing test to tell Computers and Humans Apart akronimoak, pertsonak eta errobotak bereizteko baliagarria den test azkarra da. Web zerbitzu askotan topatuko dituzun hitz eta letra arraroak ezagutzeko segida horiek duten helburua, robota edo gizakia zaren bereiztea da; gero eta zailagoa dirudien zerbait. Gero eta zailagoa da, ez adimen artifiziala gero eta garatuago dagoelako, baizik eta gizakiok ere gero eta automatagoak garela ematen duelako.

Alde batetik, makinei irakasten jarraitzen dugu, gure datu eta patroien erazagupenarekin. Metafora perfektua bilakatu da, Googlen CAPTCHA. Horrek, letra eta zenbaki segidak erakutsi ordez, irudi sortak erakusten dizkigu eta guk gizakiak garela frogatzeko horiek zer diren adierazi behar dugu. Ezagutza metatu horrekin berarekin robotak bere kaxa orain gizakiok detektatzen ditugun patroiak ezagutzeko gaitasuna izango du, detekzioa bera zailduz etorkizunean.

Robotekin hitz egiten dugu egunero, baina hortaz gain robotak bezala jokatzen dugu gero eta gehiago. Argi dago teknologiaren bidez zenbait prozesu eta erabaki hartzeko aukerak posible egin edo azkartu egin ditugula, baina efizientzia horren izenean, ona denaz gain, gure harremanetan ere ez dakit ez ote garen egiteko era sintetiko eta bitar hori eramaten ari. Erantzun gutxi eman ditzakegu bizkar eta ondo. Horretarako gizakiok, informazioa jaso, prozesatu, kontrastatu eta taldekoa denean besteekin eztabaidatu behar ditugu. Egun efizientziaren izenean, ezinezkoa dirudi. Arlo profesionalean, baita bitalean ere bai. Ez dugu denborarik erabaki asko zentzuz hartzeko, baina hartzen ditugu eta bestela prozesu automatizatu baten bidez automatizatzen ditugu. Ez diot automatizazioari uko egin nahi, ez horixe, baina gizaki egiten gaituen solasa, eztabaida, konpromisoa hartzea, elkar egoteari balioa eman behar zaiola uste dut. Denbora ez dugula diogu, gure buruari zertan inbertitzen ari garen galdetzen ez diogun bitartean. Erabakiak hartzen ditugu, baina taldean eztabaidarako, egoteko, gauzak zalantzan jarri edo lantzeko denbora, denbora galdutzat hartzen dugu.

Bitarrera eraman ezin dena gara, robotetatik bereizten gaituena, 'bai' eta 'ez' batekin erantzun ezin dena, duda, zalantza, desioa, grina, anbiguetatea...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Dulantzi ibaiko ubidea (Araba). ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Ubideak, animalientzako etsai

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Hainbat animalia ubideetara erori eta atera ezinik gelditzen dira; Dulantzi ibaiko ubidean, esaterako. Herritarrek eta ekologistek kasuok salatu dituzte, eta gaia Arabako Fiskaltzara ere iritsi da. Gasteizko Udal Uren esku dago ubidea, eta azaldu dute «irtenbide egokiak» bilatzen dabiltzala.

<em>Teknopolis</em> saioko lantaldea atzo Mondragon Unibertsitatean egindako aurkezpenean, Arrasaten. ©ELHUYAR

Asteburuan hasiko da 'Teknopolis', koronabirusaz haragoko gaiekin

Ainhoa Larretxea Agirre

Zientzia eta teknologia lantzen dituen dibulgazio saioak 24. denboraldia du

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Lan hau berrespen bat da: gauzarik txikienak izan daitezke bitxienak»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Erabaki arrazional bat hartu ordez, intuizioari jarraitzeko hautua egin zuen Apodakak, eta horrela osatu du bihar Laudion aurkeztuko duen erakusketa: 'Toys'. Harribitxiekin osatutako daga bereziak egin ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna