gorka julio
IRLEN SAREA

Gertuko ahotsak

2019ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Ahots morroiak dira, etxeetan aurtengo sartuko diren gailu garrantzitsuenetakoa. Google Home, Amazon echo edo Apple Homepod gailuen mikrofonodun entzungailuak etxe askotan egongo dira Olentzeroren etorrerarekin batera. Atzean baina, entzuten, enpresa horiek aritu dira, gure apetei, baina ez beharrei, erantzuteko prest.

Gero eta kalitate hobeagoa dute gailu horien atzean dauden Google assistant, Alexa eta Siri morroiek. Oraindik ere ulertzeko zailtasun zenbait dituzten arren, gero eta bizkorrago eboluzionatzen dute eta nahi dugun horri erantzuteko gai dira;kasu gehienetan euskara ez den hizkuntza batean hitz egiten badiezu, noski.

Nahikoa litzateke hori, gure etxeetan horrelakorik sartzera bagoaz, bitan pentsatzeko. Une oro aginduen zain egon behar dutenez, entzunketak egiten dituzte etengabe eta demostratuta gelditu da, enpresetako langileek ere esanda, zenbait kasutan aleatorioki pertsona batzuen konbertsazioak ere entzuten dituztela. «Produktua hobetzeko» helburuarekin, noski.

Adimen artifizialaren garapena aurrera doan heinean, gero eta egokiago erantzuteaz gain, gero eta gizatiarragoak dira. Ahotsaren sintesian asko garatu da, baina baita elkarrekintza ere. Alibabaren ahots morroiak, elkarrizketa bidez elkarrizketa bat behar duten eskariak onartzeko gai da, eta ez da bakarra. Google Duplex gai da jada telefonoa zure partez hartu eta elkarrizketa sinple batzuk egiteko edo zure partez mahai bat eskatzeko jatetxe batean zuk horrela eskatuta.

Teknologia horiek jendarte guztiaren alde lantzeko helburu duten ekimenak badaude. Open Ai-k inteligentzia artifizialaren garapenera bideratzen ditu bere esfortzuak, onura soziala izan dezaten. Mycroft, adimen artifiziala baliatuz, ahots morroi askeak garatzeko ekosistema bat garatzen ari da. Teknologia horiek eta zein etxean sartzea ez da beraz, edonolako erabakia.

Milaka aplikazio izan ditzaketeeta teknologiarekiko dugun harremana birdefinitu. Ahotsa beti izan zaigu gertuagokoa, hurbilagoa eta hori aukera bat da teknologiarekiko zenbait jarrera aldatzeko ere. Irekitzen dituzten aukerei uko egiteko prest egon arren, makina batekin hitz egiten aurkituko zara laster, beharbada jakin gabe ere, eta hemendik aurrera ez da hain gogaikarria izango; euskaraz egin ahalko den...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.