Albistea entzun

IRLEN SAREA

'Scroll' belaunaldia

Gorka Julio -

2020ko urtarrilak 11

Scroll artean bizi gara: aurreko Internetekin batera sozializatzen joan zen belaunaldiak web orriko azal edo atari nagusian dena sartzea zuen helburu. Dena bilatu zitekeen atarian edo menu artean nabigatuz. Aldiz, berria ez bada ere, diseinu paradigma orokor bihurtu da scroll-a.

Twitter moduko sare sozialek indartu zuten aurretik jada martxan zegoen fenomenoa. Scroll infinituaren paradigma beraiekin etorri zen, eta sakelakoen nagusitasunarekin indartu. Ez zen fenomeno berria, baina orduan hasi zen sozializatzen.

Ordura arte, azal edo atari nagusi batetik, scroll gutxi batzuk eginez, informazio guztia eskuratzea zen helburua. Horretarako, kategoria zehatzak —edo ez hain zehatzak— zituzten menu kilometrikoen artea famatua zen orduan. Hierarkia argi bat erakusten zuten informazioaren antolakuntzan, non zer sartu daitekeen eta nola aurkitu.

Trantsizioan, beste kategorizazio mekanismo batzuk ere agertu ziren. Kategorien antzekoak, baina ez hain zurrunak. Web 2.0 garaia deitu genion horretan, folksonomiak deitu genituen. Edukiak sortzen ari zaren unean, aurretik definitutako kategoria batean —edo batzuetan— sailkatu beharrean, edukia gako-hitzez identifikatu, eta hortik ordenazio bat egituratzen zuten. Hainbat pertsonak zerbitzu berean eduki ezberdina etiketa berarekin etiketatuz gero, gainera, ordenamendu orokorrago bat jaiotzen zen espontaneoki.

Gaur arte, bi diseinu paradigma horiek gurekin daude oraindik. Kategoriak oraindik badira, eta etiketa bidezko antolaketak ere bai, baina scroll-a dagoenetik antolaketari beste garrantzi bat ematen zaio. Alde batetik, espero dugu bilaketa bidez behar dugun hori topatzea, edozein eratan antolatuta egonik ere. Eta, bestetik, sareko zerbitzuen erabilera kontzientea baino gehiago, inertziazko erabilera bat egiten dugu sarri. Fenomenoa ez da soilik ukigarria, Youtube edo Netflixen automatikoki erreproduzitzen diren bideo ilara amaigabeak sumisio aktibo horren sintoma dira.

Scroll-aren erabileraren kontrakoa bainoago, korritze —hala da euskaraz kontzientearen aldeko manifestua da hau. Xaguaren gurpila edo sakelako pantaila, hatzekin tiraka zer egiten ari zaren guztiz jakin gabe, eta amaieran hustasun handi batek inguratuta inoiz sentitu bazara, badakizu zertaz ari naizen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Kaleak, musikaz blai

Jendez eta zubiz betetako errioa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Milaka lagunek parte hartu dute Errenteriako Kilometroak jaian. Udazken beteko uda giroa lagun, urte osoko jarduna borobildu dute Orereta ikastolakoek. Euskara, eta euskal kultura sustatu nahi dituzte lortutakoarekin: «Herria, nazio ikuspegia, komunitatea eta elkartasuna beste ikastolekin»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.