Albistea entzun

IRLEN SAREA

Desjabetua eta datifikatua

Gorka Julio -

2021eko abenduak 4

Gizakiok natura ustiatzen eta eraldatzen ikasi genuen tresna eta teknika ezberdinen bidez. Horregatik, historiaurreko faseak erabiltzen ziren materialen izenekin identifikatzen ditugu. Halako batean, gutako batzuek sortu zuten hori, lurra, bere egin zuten eta metatzen hasi. Lurra eta baliabide komun ziren horiek erabiltzen jarraitzeko beste horien baimena beharko zuten orain. Sistemaren aldaketarekin batera, natura eraldatzeari eta horrekin gauza berriak sortzeari ekingo diogu. Horietako batzuk, berriro ere, eraldaketa posible egiten dituzten baliabideak kontrolatuko dituzte. Ezagutza eta teknika komunak menderatzeko, produkzio eta erreprodukzio mekanismoen bidez eskuratuko dute boterea horrela. Geroago, informazioa eta ezagutzaren orokortzearekin batera, sortzeko gaitasuna hedatuko da. Naturak emango dituen materialak eraldatu, eraldatzeko behar diren tresneriak eskuratu beharko badira ere, gaitasun nahikoarekin informazio eta ezagutza hori gauza berriak sortzeko erabiliko dugu. Hor ere, informazioaren kontrolaz eta metaketaz kontrola eskuratu nahi dutenak agertuko dira. Patenteak, markak, egile eskubideak, NFTak... Informazio eta kapital fluxuen kontrolarekin, mundu oparo bat litzatekeena batzuentzako soilik izango den opulentzia bilakatuz.

Hiru fase, beraz, gure zibilizazioan. Zeinek irabazi eta zeinek galtzen duen aztertuta, opresio guztien piramidearen goialdean zein dagoen begiratuta ere abizen asko beharko genituzke jarri: kapitalismoa, heteropatriarkatua, inperialismo eta kolonialismoa hitzek osatuko lukete edota akaso adostutako izen berri bat ere mereziko luke. Informazio eta ezagutzaren bidez, fluxu ekonomikoen metaketa eta botere zentralizazioa ekarri duen azkenari baino arreta gehiago jarri behar diogula uste dut. Subjektu batek beste batekiko sortu ezin dena eta denona zena desjabetzetik boterea eskura dezake. Objektuak sortzeko eta eraldatzeko beharrezkoak diren mekanismoak kontrolatzetik boterea eskura dezake. Eta, orain, objektu eta subjektu horien errepresentazio informazionalen fluxuak kontrolatzetik ere boterea eskura dezake. Joko horretan bakoitzak hartzen dituen rolak dantzan badaude ere, zapalduena desjabetua, esplotatua eta datifikatua —lehengai informazional ustiagarri bihurtua— izan daiteke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pantailak Euskaraz 2. urteurrena

Pantailak Euskaraz: bi urte eta aurrera

Urtzi Urkizu

Gaur bete dira bi urte Pantailak Euskaraz mugimenduak argia ikusi zuenetik. Mugimenduak bideo bat egin du bi urteotako lorpenak azaleratzeko. 'Jakin'-ek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egin dute Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuarekin.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Objektuek emozioak sortu behar dituzte»

Ane Insausti Barandiaran

Diseinatzaile freelancea da Sanchez, eta diseinatzen dituen objektuek «ilusioa» sortzea izaten du helburu. Uste du zerbait jasangarria izan dadin iraun egin behar duela eta konpontzeko modukoa izan behar duela.
Egitasmoaren parte hartzailetako batzuk. ©MUNDUKO ARROZAK

Arroza: mundua batzen duen elikagaia

Amaia Jimenez Larrea

Arroza elikagai unibertsala da. Herrialde askotan garrantzi handia du, bai sukaldaritzan eta baita kulturan ere. Horretaz baliatuta, larunbatean Munduko Arrozak egitasmoa egingo dute Bilbon

EITBk Frantziako Tourrean egingo duen jarraipenaren berri emateko, aurkezpena egin zuten atzo Bilbon. ©EITB

EITBko 200 langile arituko dira Tourraren etapen emanaldietan

Urtzi Urkizu

Ander Izagirreren 'Mallot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala estreinatuko dute hilaren 29an

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.