Albistea entzun

IRLEN SAREA

Analisia, erantzun eta alternatibak

Gorka Julio -

2020ko urtarrilak 25

Kapitalaren metaketarako esparru nagusia bihurtu da hiria, eta erregimen higiezin-finantzario batez hitz egin dezakegu. Etxebizitza eta espazio publikoa kapitalaren metaketarako eta jendearen egozte eta prekarizazioaren oinarri bihurtu da, eta horrek zuzeneko harremana du teknologia eta komunikazio mota batzuekin.

Koopfabrikak antolatutako jardunaldi batzuetan, La Pajara, Montera34 eta Eragin proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu. Guztien erdian, teknologiaren erabilera ezberdinak egiten dira, hirian sortzen ari diren arazo eta problematika horiei erantzuteko.

Montera34, datu analisian oinarrituz, AirBnB efektua gure hirietan aztertu, eta datu analisi eta burujabetzan sinisten duen ekimena da. Datuak eskuratzea zaila bada ere, haien bidez, herritarrak, politikariak eta teknikariak bildu, eta datuen azterketan ahalduntzen saiatzen den ekimena da. Teknologia horretarako erabiltzen dute zehazki, ikerketak egin eta bisualizazio bidez jendeari datuen azterketan ahalduntzeko.

Analisitik harago, Eraginek, Bilboko gazte prekarizatuen batzarrak, sindikalgintza sozial berri bat proposatu du. Hirian sortzen ziren gatazka ezberdinei modu kolektiboan erantzutea dute helburu, bereziki gazte sektoreari eragiten dioten dinamikak, baina baita sindikalgintza berrasmatu behar dela sinesten dutelako; gure eguneroko arazoei maila kolektiboan erantzuteko helburuarekin. Komunitate indartsu bat egituratzeaz gain, kapitalismoaren erasoak tresna teknologikoak erabiltzen dituenez, era irudimentsuan berauek ere bere kontra erabili behar direla uste dute, eta dinamikak hortik ere zuzentzen dituzte.

La Pajara kooperatibak, Coopcycle software librea oinarri, bizikleta bidezko mezularitza egiten duen proiektua da. Beste era batera oso zaila izango zen arren, software libreko aplikazio horri esker, Glovo eta Deliveroo bezalako enpresa prebarikatzaileei alternatiba bat izatea bilatzen dute; enpresa horiek sustatzen duten langileen arteko konpetentziari, elkarlanarekin eta duintasunarekin erantzuten dion eredu batez.

Hiru adibide desberdin dira, hiruko interesgarri bat osatzen dutenak: analisia, erantzuna eta alternatibak, baina denak teknologiaren erabilera irudimentsuak erabiliz.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jai giro ederra nagusitu zen gune guztietan
 ©PEIO GOIENETXEA

«Indartsu dago Euskal Herriko hardcore eszena»

Unai Etxenausia

Euskal Herriko hardcore eszenaren parte da Gonzalez. 'Zaldi Beltza' kaleratu berri du Vibora taldearekin, depresioari eta antsietateari erreferentzia egiten dion diskoa.
Maialen Chourraut piraguista, <em>Geldiezinak</em> proiektuaren fotograma batean. ©BASQUE TEAM

'Geldiezinak' proiektua sortu dute emakume kirolarien lanari balioa emateko

Amaia Jimenez Larrea

Emakume kirolarien lanari balioa emateko asmoz, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Team fundazioak 'Geldiezinak' proiektua sortu dute. Podcastek, bideoek eta ipuinek osatzen dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...