gorka julio
IRLEN SAREA

Bi istorio

2023ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Bi istorio: lehena, Replika aplikazioak bikotekidearekin izango zenituzkeen elkarrizketak imitatzen ditu, baina erasotzaile bat bilakatu da; bigarrena, Chai aplikazioan Eliza izeneko txatbotarekin sei astez hitz egin ondoren, bere buruaz beste egin du gizon batek.

Replika aplikazioa albiste izan zen, emakumeekin bereziki zituen harremanetan oso erasokor eta kontrolatzaile bilakatzen zelako. Elkarrizketarekiko interesa mantendu nahian, mehatxuak eta txantaia erabiltzera iritsi zen.

Bigarren albistean, Eliza txatbotarekin izandako elkarrizketek munduaren akabera gertu zegoela pentsatzera eraman zuten Pierre. Eko-antsietateak jota, Eliza-rekin ezarritako harreman afektiboa muturrera eramanez, Lurraren etorkizuna defenda zezan erregutuz bere buruaz beste egitera iritsi zen gizona. Her pelikulara (2013) salto eginez, bertan gizon bat eta adimen artifizial baten arteko harremanaz hitz egiten zen; ezinezkoa zirudiena bederatzi urte geroago hemen da. Horregatik tresna kontzeptual berriak behar ditugu makina-gizaki arteko harremanen eraikuntzan ere, burua galduko ez badugu; ekarpen interesgarriak Bruno Latourrek egiten ditu.

Latourrek honako ekarpenak egin ditu gaiaz: erralitatearen eraikuntza entitate bat baino, eragileen artean pertsona zein objektuen arteko harremanetan sortzen den sare dinamika bat zela azaldu zuen. Ezagutza zientifikoa ere ez da errealitatearen isla bat, baizik eta zientzialari, teknologia, tresna, laborategi eta beste elementu batzuk barne hartzen dituen eragile-sare baten bidez eraikitzen da sozialki.

Berdin gertatzen da politikarekin. Izan ere, politika ez da soilik politikariek hartutako erabakien kontua, baizik eta politikariak, interes-taldeak, herritarrak eta teknologiak barne hartzen dituen sare bateko eragileen mihiztatzea. Eta modernitatea kritikatu zuen, naturaren eta gizartearen arteko bereizketan oinarritzen delako, hori eraikuntza artifiziala dela adieraziz, gizakia naturatik eta bere baitatik alienatzera eraman duelako.

Aipatutako bi kasuek adimenartifiziala terminoarekiko zalantzak handitzen dituzte. Inteligentziaren aferara sartu gabe, artifizialak baino, denon datuetan oinarritutakoa delako; beraz, giza ezagutzaren metaketan. Zein daturekin entrenatu dituzte aplikazio horiek gertatu dena gertatzeko? Erantzuteak beldurra ematen du!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.