gorka julio
IRLEN SAREA

Adimen artifiziala Europan

2023ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Parlamentuak Adimen Artifizialaren Legeari buruzko posizioa onartu du. Europako Batasuneko estatuekin eta Europako Batzordearekin eztabaidei bide emango diete orain. Helburua da Europa izatea AA legez arautzen duen lehen lurraldea. Legediak gehiegikeriak saihestu eta herritarren kontrola bermatu nahi du. AAri lotutako demokratizazio teknologikoa sustatu eta modu desantolatuan hedatzen ari den teknologiari muga jarri nahi diote horrela; edo hori diote.

X-net elkarteak Interneteko askatasunak, eskubideak eta demokrazia lantzen ditu, eta nabarmendu du garrantzitsua dela presioa egitea legea garatzeko funtsezko irizpideak bete daitezen. Bereziki, irizpide hauek kontuan hartzea eskatu du:

Eraginkortasuna: AA erabiltzeko baliozko argudioa den arren, bere izenean ez dira eskubideak eta askatasunak sakrifikatu behar.

Segurtasuna: Garrantzitsua den arren, ez da nahastu behar populazioaren gehiegizko kontrolarekin. Aurpegi-ezagutza neurriz kanpo erabiltzea geldiarazi egin behar da.

Pribatutasuna: Funtsezko eskubidea da, eta lehentasuna eman behar zaio adimen artifizialaren eta biometriaren erabilera kontuan hartzean, eraginkortasunak eta segurtasunak kalte egin ez diezaioten.

Trazabilitatea: AA algoritmoen diseinuan eta garapenean erabilitako metodoak arakatzeko eta ulertzeko gaitasuna, bildutako datuak, hautaketa, proba-metodologiak eta lortutako emaitzak.

Azalgarritasuna: AA sistemek hartutako erabakiak jendearentzat ulergarriak izateko beharra, algoritmoaren eraginari, AA erabiltzeko arrazoiari eta eredu sinpleak erabiltzeari buruzko informazioa.

Ikuskagarritasuna: AA ikuskatu egin behar da, eta horri lotutako informazioak irisgarria eta publikoa izan behar du, entrenamenduari, jatorriari, bilketari eta datu pertsonalak anonimizatzeko mekanismoen datuak barne.

Komunikazioa: Garrantzitsua da erabiltzaileei AA sistema batekiko elkarrekintzaren berri ematea, erabiltzaileen iruzkinak kontuan hartzea, baztertze-arriskuak aztertzea eta AAren helburuei eta onuradunei buruzko informazio ulergarria ematea.

Bide ona izan daiteke, baina ez litzateke lehen lege europarra, denbora pasatu ostean, bidean galtzen dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.