Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Dragoiak

2022ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Bizitzaren errutinatik ateratzeko, fantasiaren bila jotzen dugu telesailetara. Fantasiaz beteriko aukera asko ditugu, baina azken hilabeteetan dragoien munduaren menpe egon gara telesailzaleok. HBO Maxek berriro ere arrakasta lortu du George R.R.ren munduarekin. Game of Thrones amaitu zenean, telesailaren prekuelak egingo zirela jakin zen. Horrek zalantza asko sortu zituen ikusleengan. House of the Dragon telesailak zalantza guztiak ezabatu ditu, eta arrakastatsua dela argi utzi du.

Duela egun batzuk zein telesail gustatu zaidan gehien galdetu zidaten. Galdera ez nuen erantzun. Bi telesailak oso desberdinak dira, eta bakoitzak berea du. Dragoien mundu berri horretan izaki mitologikoen agerpena gakoa da. House of the Dragon-en ikusten dugun botere jokoa ezaguna dugu, baina joko horretan dragoiak jartzen baditugu, are dibertigarriagoa egiten da.

Fantasiazko mundu horretan onak eta txarrak aurki ditzakegu, baina askotan onak eta txarrak zein diren nahasi egiten da. Agerian onak diren pertsonaiak aldatu egin daitezke, eta gaiztakeriarekin joka dezakete. Daemon Targaryen pertsonaia gaiztotzat eman dute atal askotan, baina pertsonaiaren prozesua oso interesgarria iruditu zait. Aurrekoan, lankide batek aitortu zidan txikitan heroiak gustatzen zitzaizkiola baina gaur egun bilauak nahiago zituela. Pertsonaia zital horiek beraiena dena zaintzen dute, eta, kasu honetan, Daemonek berea arriskuan ikusi duenean, bere zitalkeria berea dena babesteko erabiliko du.

Lagun batek traizioa egiten duenean min handia sentitzen da. Nahiz eta telesailak bizitzaren errutinatik atera gaituen, lagun batek noizbait traizio egin badigu, sentsazio hori pizteko arriskua dugu telesailaren zati batean. Kasu honetan, bi emakumeren arteko traizioa kontatzen da, eta horrek gerra ekarriko dio Targaryen familiari.

Baina zertaz ari naiz? Telesaila deigarri egiten duena dragoien presentzia da. Gerra arrunt batean, boterea neurtzeko alderdi bakoitzak zenbat soldadu eta zenbat arma dauzkan kontatzen dira. Kasu honetan, zenbat dragoi eta zein tamainatakoak diren izango da garrantzitsuena. Gerra deklarazioa azken kapituluan ikusi genuen. Bigarren denboraldiko gerrak zer ekarriko duen badakigu jada: sua, odola eta dragoiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.