Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Umoregilearen mugak

Lander Arretxea -

2023ko otsailak 3

Berandu nator Zona Franca saio kataluniarrarekin jazotakoa hona ekartzeko. Bai, kolaboratzaile bat kaleratu zuen TV3eko zuzendaritzak PSC svastika batekin lotzen zuen txiste bat dela medio. Bai, aurkezleak eta gidoilari batzuek lanpostuari uko egin diote elkartasunez. Ez, azken egunotan ez dute telebistan saioa eskaini. Eta ez, oraintxe bertan, ez dago batere argi late night-ak bizirik emisioan jarraituko duen ala ez.

Umoreaz aspaldi abiatutako eztabaida enegarrenez piztu du gertaerak. Gauza asko esan baita, urteotan, gaiaz: behetik gorakoa izan behar ote den edo ez, ezin dela testuingurutik kanpo ulertu, izan behar lukeela ikuslea deseroso sentiarazteko gaitasuna... Esango nuke ez garela ondorio bateratuegietara iritsi. Zaila izango da zutabe honetan ezer benetan berria eta osagarria esatea.

Aberasgarriagoa da umoristen mugez aritzea. Haien lana eta jarduna baldintzatzen duen horretaz guztiaz. Emakumezko umoristak, adibidez, sektorearen botere egitura matxistek edo ikusleen aurreiritziek baldintzatu (izan) dituzte. Beste batzuetan —begiratu bestela Ane Lindaneren Twitter jarioa—, entzule edo irakurleen inteligentzia faltak baldintzatzen ditu. Eta Julen Portillok esango lukeen moduan, autonomoen kuota ordaindu eta kudeatu beharrak ere bai. Edo beldurrak; edonork ez baitu indarrik hater oldeen erasoak bere alde erabiltzeko.

Baina Zona Franca-ren adibidera itzulita, muga nagusia beste bat da: finantzaketa publikoa duten saio eta edukiak behartzen direla alderdien dinamikek baimentzen duten lur eremutik atera gabe jolastera. Politikariek erabaki dezaketela zer den egokia eta zer ez. Katalunian PSCren svastikan jarri dute muga, baina apustu egingo nuke: ETB1en balitz, Zona Franca-ren ibilbideko txisteen ehuneko 50ak ez zukeen iragazkia gaindituko.

Urgentziazkoa da ikusleoi zein umoristei gure muga propioekin esperimentatzea baimenduko diguten eremuak sortzea, tutoretzarik gabe. Oxala ETB —edo beste aldaera publiko bat— izatea hori baimentzeko bezain buruargi eta eskuzabala. Baina badaezpada, ez dago sobera alternatibak arakatzea: badago umorezko eszena, lengoaia eta industria (txo) bat sortzerik, finantzaketa publikoaren babes ezinbestekorik gabe? Zein da formula?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alvaro Arrizabalaga—ezkerretik hasita bigarrena— bisitariei azalpenak ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altxor arkeologikoa

Amaia Jimenez Larrea

Paleolitoko indusketetarako bereziki «garrantzitsua» da Lezetxiki. Bertara egin duten bisita gidatuari esker, bisitariek aztarnategiaren egoera ikusi ahal izan dute.
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Aktore asko goi maila artistikora iritsi dira umeentzako obrei esker»

Unai Etxenausia

Teatro Paraiso antzerki konpainiaren sortzaileetako bat da Lopez. Konpainia hori Gasteizko Abetxuku auzoan sortu zen, haurrentzako antzerkia egiteko. Singapur, Kanada, Norvegia... Mundu osoan zehar ematen dituzte antzezlanak.
Gazte batzuk sakelako telefonoa erabiltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal gazteek egunean ordu ugari pasatzen dituzte Instagramen

Urtzi Urkizu

11-17 urte artekoak egunean 23 aldiz sartzen dira aplikazioan, eta aldi bakoitzean, 26 minutuz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.