Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Plazerez, agur

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 23

Erlazioei eta istorioei agur esatea zaila izaten da beti. Duela gutxi, Sara Torres Lo que hay liburuaren idazleak Ciberlocutorio podcastean hitz egin zuen. Saio horretan lagunak eta bikotekidea uztearen inguruan hitz egiten zuten. Aurkezleen eta gonbidatuaren hausnarketak entzun ostean, bertan aipatzen dituzten hitz horietan asko pentsatu dut azken astean. Adiskidetasuna eta maitasuna kasu batzuetan ez dira betirako, eta erlazio horiek amaitzen direnean, momentu nahiko txarrak izaten ditugu. Torresek amaiera onak izateko proposamena egin zuen podcastean. Amaiera horiei denbora emanez, erlazio horien aldaketei zentzua bilatzeko eta plazera izateko aukera da.

Telebistan, bukaerekin ohituta gaude. Saio baten denboraldia amaitzen denean, hurrengo denboraldia gertatuko den ala ez jakin nahi dugu. Telesailekin berdina gertatzen da. Telesaileko protagonistak faltan sumatzen ditugu gure bizitzan, eta telesaila amaituko dela jakiten denean, jarraitzaileok triste jartzen gara.

Datorren astelehenean Succession (HBO Max) telesailaren amaieraren hasiera iritsiko da. Amaiera hori ezusteko bat izan zen telesaileko aktoreentzat. Aste honetan jakin izan denez, telesaila filmatzen ari ziren bitartean, aktoreek ez zekiten azken denboraldia grabatzen ari zirela. Azken kapituluaren gidoi irakurketan jakin zuten hura izango zela telesailaren azken kapitulua. Sarah Snook aktoreak aitortu du hasiera batean haserretu egin zela albistea jakin zuenean, baina geroago dena ulertu zuen, eta amaierak zentzua zuela adierazi du.

Telesailaren zaleok amaiera ulertzen dugu. Roy familiaren gorabeherak amaitu egin behar dira, eta beren azpijokoak familiaren gainbeherarekin iristea nahi dugu. Azken denboraldiaren trailerrean botere jokoa nork irabazi duen argi dago. Logan Roy familiako buruak negozio guztien buru izaten jarraitzen du, eta bere seme-alabak alde batera utziko dituela dirudi. Gorrotoa, bekaizkeria eta handinahiak protagonisten odolean daude. Familia alde batera uztea zaila izaten da. Roy familiako kideen artean ez dago harreman onik. Beraiek ez diote bata besteari agur esan, baina datozen asteetan pixkanaka agur esango diegu.

Torresek esaten duen bezala, agur horretan plazer pixka bat aurkitzea espero dut.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

«Nahiago dut 'pailazo' dei nazaten, eta ez 'clown'»

Iñaki R. Mendoza

Narices Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren lemazaina da Virginia Senosiain: «Berdintasuna eta aniztasuna landuko ditugu pailazogintzaren bitartez».
1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Telesailean agertzen diren aktoreetako batzuk, atzo, Donostian egin zen aurkezpenean. ©EITB

'Itxaso' telesaila gaurtik aurrera egongo da ikusgai Primeran-en

Beñat Mujika Telleria

Zortzi atal ditu, eta Nerea Mazo, Jon Plazaola eta Itziar Atienza dira protagonista nagusiak
Maider Unda borrokalaria. / ©Jaizki Fontaneda, Foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.