Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Eraikin hutsak

Amaia Garcia -

2023ko ekainak 1

Hirietako periferietako arkitektura gustuko dut. Bertako estetika nahiko berezia izaten da, eta hirien identitatearen parte da. Bidaiatzen dudanean, eraikin politak eta erdigunean daudenak ikusteaz gain, periferia nolakoa den ikusten saiatzen naiz. Periferian, amaitu gabeko proiektuak aurki ditzakegu. Errepidean zehar bidaiatzean, eraikin huts asko ikusten dira: batzuk bizitza bat eduki ostean hustu egin ziren, eta beste batzuk eraikitzaileen amets zapuztuak izan ziren.

Amaitu gabeko eraikin horietako asko 2008. urteko krisi ekonomikoa baino lehenago eraikitzen hasi ziren. Adreiluaren burbuila lehertu zenean, eraikuntza lanak gelditu ziren, eta horien atzean zeuden enpresa arduradunek porrot egin zuten. Horrek hormigoizko hondakinak utzi ditu toki askotan eta La2eko En portada saioan Cadáveres de hormigón dokumentala egin dute. Hartan, Espainiako hainbat proiektu erakutsi dituzte. Proiektu horiek diseinatu zirenean amets batzuk zeuden, eta urteekin zapuztu egin ziren. Burgosko herri batean 700 etxe egin nahi zituzten, Soriako herri batean Energiaren Kupulak deitutako proiektua eraikitzen hasi ziren, eta Almeriako kostaldean Algarrobico hotel ilegala eraiki zuten. Dokumentalean hiru toki horietara eramaten dute ikuslea, eta eraikuntzak egiteko erabili ziren trikimailuak azaltzen dira. Lan horien atzean zeuden politikariek eta enpresariek natura babesteko legeen aurka egin zuten. Amaitu gabeko eraikinek galera ekonomiko handiak ekarri zituzten, eta eraikuntzen etorkizunerako diru kopuru handiagoa beharko litzateke. Bitartean, zona horiek utziak daude, inguruko naturarentzat arriskutsuak dira. Dokumentaleko lana oso ona da, eta ikus-entzunezko lan horretaz gain, amaitu gabeko eraikinen mapa ikusgai dago RTVEren webgunean. Hartan, Lemoizko zentral nuklearra aurki dezakegu.

Arkitekturaren bitartez bizi kalitatea hobetzeko tokiak sortzen dira. Ustelkeriaren ondorioz, kalitatea ahaztu egin da eta batzuen poltsikoak betetzeko gogoak irabazi du. Hormigoizko hondakin horiekin zer egingo den ez dakigu, baina, dokumentalaren bitartez, arkitekturaren erabilera traketsaren inguruan pentsatzeko tartea ematen digu. Eraikin huts bat berriro ikustean, dokumental hori etorriko zait burura.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

EITBko irratiko langileen protesta ilaren 14ean, Eusko Legebiltzarraren aurrean, greba dela-eta. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bigarren greba eguna egin dute EITBko irratietan

Beñat Mujika Telleria

Hilaren 14an gertatu bezala, ez dira saiorik ematen ari. Soilik musika eta albistegiak ari dira ematen.

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Nik hazten eta hezten ditut nire txakurrak»

Maixa Utrera Puelles

Artzain txakurren munduko txapelketan txapeldunorde izan da taldeka. Border collieetan espezialista da, eta uste du «berezko gaitasuna» dutela artzaintzarako, nahiz eta beste arraza askok ere balio duten.
Emakume bat babesteko betaurrekoekin. ©CC0

Benetan babesten al dute betaurreko babesleek?

Unai Etxenausia

Pantailen argi urdinetik begiak babesteko betaurrekoek ez dute frogatu begietako nekearen aurkako propietaterik, ezta loaren kalitatearen aldeko propietaterik ere. Melbourneko Unibertsitateko ikertzaile talde batek azterketa zientifikoa egin du, eta aldizkari batean publikatu dituzte ondorio horiek.

Uxue Rey eta Ane Eslaba, <em>Berria FM</em> podkast feministaren gidariak ©MENDI URRUZUNO

Bihar itzuliko da 'Berria FM'

Beñat Mujika Telleria

Uxue Reyk eta Ane Eslabak jarraituko dute gidari lanetan, eta bi astean behin entzun ahalko da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...