Albistea entzun

IRLEN SAREA

Biobotak

Gorka Julio -

2020ko urtarrilak 18

Ameriketako Estatu Batuetako lau zientzialarik sortu dituzte lehen «makina bizidunak». Animalia zelulekin eginak dira, eta oso zeregin errazak aurrera eramateko gai badira ere, lehen biobotak hemen dira.

Ikertzaileek, AEBetako Defentsa Departamentuak finantzatuta, DARPA —Interneteko hastapenak izan ziren DARPANET finantzatu zuten berak—, eraman duten aurrera ikerketa. Aplikazio praktikotatik oso urrun egon badaitezke ere, etorkizunean aplikazio medikoetarako —tumoreen detekziorako, arterien plaka kentzeko eta giza gorputzaren barruan sendagaiak modu adimentsuan banatzeko— erabili ahal izango direla uste dute.

Afrikako igel baten bi zelula mota erabili dituzte adreilu gisa ikertzaileek: haren bihotzeko zelulak —uzkurkor— eta haien azalekoak —pasiboagoak—. Hainbat hilabetetan, zientzialariek superordenagailu bat erabili dute milaka agregatu zelular simulatzeko, eta haien portaera iragartzen saiatzeko. Emaitza milimetro erdiko makina biologiko bat da, ehunka zelula gutxi batzuekin, zientzialariek norabide jakin batean mugitzeko gai dena.

Aurkikuntzak edo sorkuntzak —nola deitu ahal zaion ere zalantzagarria da— erronka berriak jartzen ditu mahai gainean. Bi biologo eta beste bi robotika aditu behar izan dira ikerketa burutzeko. Emaitza milaka proba birtualen osteko emaitza onena eman duten esperimentu birtualen ondorioa da. Sortu direnak, aldiz, ez dira robotak, eta ez dira, hertsiki, organismoak. Biologoez eta ingeniariez gain, filosofoak lanean jarri beharko ditugula dirudi, bizitzaren eta makinen arteko harremana birpentsatzen hasteko. Medikuntzako adituak edo auskalo zein aditu, arituen faltan, ere beharko ditugu aurrean dauzkagun bioteknologiaren garapen horietan pentsatzeko.

Gizakiak ez du natura eraldatzen, bera eraldatzen da gizakiok sortzen ditugun aldaketetara. Nekazari batek lurra lantzen duen moduan, gauza bat edo bestea posible egiteko moldatzen du lurra, baina gero naturak berak erantzuten dio horri: barazki oparoak ematen edo hurrengo euri jasan lur horietan luizi bat eraginez. Gizakiok asmakizunekin zer egin erabaki dezakegu, tresnekin edo lanabesekin bezala, golde batekin bezala; horiek erabiltzean, naturak nola erantzungo duen ikusteko dago, baina lurra lantzen jarraitu behar da.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jai giroan omendu zuten Mikel Martin. Musika eta kolorea izan ziren eguerdiko kalejiran. ©ERIK GARTZIA EGAÑA / OARSOALDEKO HITZA

Omenaldia konplizeari

Amaia Jimenez Larrea

Mikelaldia egin dute Errenterian, Mikel Martin aktibista eta militantea gogoratzeko eta omentzeko egun osoko ekitaldi sorta, festa giroan. Duela sei hilabete hil zen.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Ardiek agintzen didate zein erritmotan ibili behar dudan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urtean bitan, sei egunez, Ballentek oinez eramaten ditu bere 1.600 ardiak zaraitzuarren abelbidean barrena. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketa eskasaz kexu da: «Hau bukatzea da modu bakarra ohar daitezen aldatu egin behar dela».
 ©TV3 / BERRIA

«Etorkizuna zoragarri ikusten dut, eraldatzen ari baikara»

Urtzi Urkizu

Berriki berrogei urte bete dira TV3ek lehen emankizuna egin zuenetik. Grasek iragarri duenez, urriaren 25ean jarriko dute martxan 'streaming' bidezko plataforma berria: 3Cat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...