Albistea entzun

IRLEN SAREA

Entzuteko harpidetzak

Gorka Julio -

2020ko urriak 17

Noizean behin podcasten munduan zer mugitzen den jakitea oso interesgarria da. Azkenaldian, guda bizia da nagusi. Plataforma berriak sartu dira eta aurretik zeudenak beren burua berrasmatu behar izan dute.

Azkena iristen Amazonen podcast eta audioliburuak eskaintzen dituen Audible izan da. Ikus-entzunezko beste plataforma batzuek bezalako harpidetza eskaintzen du, 9,90 eurotan. Ordainetan, bertan bakarrik aurki daitezkeen podcast sorta bat eta beste hainbat eduki eskuratuko ditu harpidedunak.

Orain dela gutxi ere, Podimo agertu zen. Horrek nolabait podcastak egiten dituztenei ordaintzeko era gardenago bat proposatzen du. Hori baitu helburu, ordainpeko podcast merkatu bat sortzea. Horretarako, zenbait podcast egile famaturekin hitzarmenak lortu ditu. Baina esandakoa, bere asmoa orain arte doako eduki asko sortzen zen espazio batean merkatu bat sortzea da.

Spotify ere aurretik bazegoen. Podcast agregatzaile bezala garatu izan du bere identitatea, musikaz gain noski. Orain, podcast originalak sartzeko saiakera eta fitxaketak egiteko xedearekin ari da. Gardentasuna ez da izan, behintzat, orain arte bere prezio politikaren indargunea. Horrela jarraitzen du.

Ivoox, aldiz, podcastaren izaera amateurrari gehien atxiki zaion proiektua izan da. Ordainpeko bertsioa ere bazuen, publizitatea kentzeko premium kontua barne, baina ez zen bere punturik garrantzitsuena.

Azkenaldian, horrek ere podcastak zuzenean laguntzeko aukera ireki zuen. Podcast bat lagundu nahi bazenuen bertara zuzenean harpidetu eta diru bat hilero emateko aukera, alegia. Horren ordainetan podcast bakoitzak erabakitzen zuen zer eman. Besterik gabe, podcasta bera irekian zabaldu zezakeen edota eduki esklusiboagoa eskaini harpideei.

Orain, Ivoox-ek plus atera du, eta horren bidez, tarifa lau moduko bat eskaini nahi du, beste ordainpeko aukerekin batera. Hau da, plataformaren barnean ordainpeko eduki guztietara sarbidea ematen du orain, harpidetza orokor baten bidez. Bitxia iruditu zait, nolabait banaketa orekatu bat proposatzen duelako; formulan podcast egileak, plataformako gastuak eta podcastaren bakoitzaren arrakasta bateratzen saiatzen da. Eta hori ez da erraza izango.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pantailak Euskaraz 2. urteurrena

Pantailak Euskaraz: bi urte eta aurrera

Urtzi Urkizu

Gaur bete dira bi urte Pantailak Euskaraz mugimenduak argia ikusi zuenetik. Mugimenduak bideo bat egin du bi urteotako lorpenak azaleratzeko. 'Jakin'-ek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egin dute Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuarekin.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Objektuek emozioak sortu behar dituzte»

Ane Insausti Barandiaran

Diseinatzaile freelancea da Sanchez, eta diseinatzen dituen objektuek «ilusioa» sortzea izaten du helburu. Uste du zerbait jasangarria izan dadin iraun egin behar duela eta konpontzeko modukoa izan behar duela.
Egitasmoaren parte hartzailetako batzuk. ©MUNDUKO ARROZAK

Arroza: mundua batzen duen elikagaia

Amaia Jimenez Larrea

Arroza elikagai unibertsala da. Herrialde askotan garrantzi handia du, bai sukaldaritzan eta baita kulturan ere. Horretaz baliatuta, larunbatean Munduko Arrozak egitasmoa egingo dute Bilbon

EITBk Frantziako Tourrean egingo duen jarraipenaren berri emateko, aurkezpena egin zuten atzo Bilbon. ©EITB

EITBko 200 langile arituko dira Tourraren etapen emanaldietan

Urtzi Urkizu

Ander Izagirreren 'Mallot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala estreinatuko dute hilaren 29an

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...