gorka julio
IRLEN SAREA

Zeinek-hemen-noiz

2022ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Behar komunak mankomunatu eta zehatzak lurreratu dibertsitatea onartuz. Hori litzateke tokiko garapen teknologikorako jarraitu beharreko gomendioa. Gure kontra dator StartUp eredua, teknologiaren garapenerako ardatz imaginario bezala kokatzea. Kapital erronda ezberdinen bidez dirua lortu eta aurrera egiten duten proiektuengatik apustu egitea erokeria hutsa da.

Kapital metaketa azeleratzeko asmoz, negozio eredu/zerbitzu/ produktuaren inguruko aukerak komunikazio eta marketin teknika bidez puztu eta finantzaketa aukerak handituz, etekin azkarrak lortzera bideratutako enpresa eredua da. AEBetan eta beste toki askotan posible dena, finantzaketa aukerak eta merkatu posizioen ondorioz, gurean ezinezko baino kaltegarri bihurtzen da.

Kasu batzuk egongo dira beti, baina oso gutxi izango dira aurrera egiteko gaitasuna izango dutenak. Bidean, aldiz, aukera galdu asko eta potentzialki pertsona interesgarri asko galdu ditzakegu; proiektu kolektiboak egin ditzaketen pertsona baliotsuak.

Beste era batera jokatuko bagenu, garapen teknologikoan ari diren ingeniariak, programatzaileak, diseinatzaileak, garatzaileak... ekimen interesgarriak aurrera ateratzen leudeke. Horrek ez du esan nahi txikitik bakarrik eragitea. Kontrara: txikitik proiektu handiak egin daitezke.

Bilaketa bizkor bat egin: Coopcycle, Katuma eta FaiBnB egitasmoek proiektu global batean parte hartzeko aukera ematen dute. Bakoitzak bere alorrean plataforma digital handiei aurre egin die, beharrak mankomunatuz. Gero, teknologia hori erabiliko duten tokian tokiko agenteak ager daitezke. Baita horretan zerbitzu emango duten pertsonak ere. Ekarpena maila globalean egin daiteke proiektu horietan zuzenean parte hartuz, edota tokian toki gertuko proiektuak martxan jarriz.

Asko hitz egiten da industriaz, baina oso gutxi industria aurrera atera behar duten pertsonez. Gehienez talentu gisa indentifikatzen dira, ustiagarri den talentu, eta ez bizi proiektuak aurrera aterako dituzten pertsonak. Zeinek ezagutzen ditu proiektu horien atzean dauden garatzaileak?Hemen horrelakorik sortzeko nola sortuko genuke hori posible egingo lukeen ekosistema bat? Noiz baztertuko dugu errelatotik ekintzailetza indibidual gizonezko txuriaren mitoa!?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.