Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Sam Gardner neska-lagun bila

Juan Luis Zabala -

2021eko uztailak 28

Han-hemenka entzuten dudanari kasu egitera, badirudi harrera ona izaten ari direla gure artean Robia Rashidek sortu eta Seth Gordonek zuzendutako Atypical telesailaren (Netflix, 2017-2021) lau denboraldiak osatzen dituzten 38 atalak. Sam Garnder izeneko 18 urteko mutila (Keir Gilchrist) da protagonista. Autismoaren espektroko nahasmena dauka, eta, mutil azkarra izan arren, ahalmen kognitiboaren aldetik edo hizketarako trebetasunari dagokionez edozein neurotipikoren nahasmen hori gabeko edozeinen parekoa edo are gaitasun handiagokoa, nahasmenaren ondorioz arazoak ditu bere adineko neska-mutilekin harremanak izateko. Neska-lagun batekin harremanetan hasi nahi du hala ere, eta horretan saiatzeko prest dago. Arrebari eta aitari poza ematen die Samen asmoak, baina amak, babesle beti, ez du uste Sam horretarako prestatuta dagoenik, eta beldur da ahalegina nahigabe eta trauma gehiagoren sorburu ez ote den izango.

Telesail askotan oro har, edozein formatu eta generotako fikziozko istorio askotan argumentua bera, sinopsian jasotzen dena, da, bere laburrean, istorioaren alderdirik esanguratsuena, eta hortik aurrerako kontaketak ez du aparteko ekarpen handirik egiten. Atypical-en kasuan ere istorio osoa dago estu lotuta, izenburuak ere adierazten duen moduan, protagonistaren ezaugarri atipikoarekin, autismoaren espektroko nahasmenarekin. Baina beste kontu asko ere agertzen dira zuzenean eta zeharka, eta gidoia ondo pentsatua dago ikuslea ez gogaitzeko telesail osoan, ideia gutxi batzuen bueltan biraraziz.

Atypical-en balioen artean dago autismoaren espektroko nahasmena zer den eta zer arazo ekartzen dituen ezagutarazten laguntzen duela, baita nahasmen hori dutenekiko enpatia sortzen ere. Bere horretan, eskertzekoa da hori. Dena den, akaso komeni da ohartaraztea nahasmen hori duten guztiak ez direla inondik ere Atypical-eko Sam Gardner edo The Good Doctor-eko Shaun Murphy bezain azkarrak, argiak eta hiztun onak, eta batzuek bi pertsonaia horiek baino arazo sakonagoak eta konpontzen zailagoak dituztela neurotipikook nagusi garen munduan integratu eta eroso samar sentitzeko.

Ez da komeni ahaztea fikzioak errealitatearen berri eman dezakeela, baina inoiz ez duela erabat eta osorik islatzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Talka kultural batzuez ez zara ohartzen bertan bizi zaren arte»

Ane Insausti Barandiaran

Europan eta Euskal Herrian atentzioa eman zioten ohiturak eta bitxikeriak kontatzen zituen Iedemak Hego Dakotako herri aldizkari batean. Orain, liburu batean bildu ditu, atal laburretan.
1 ©JON URBE / @FOKU

'Belozipedoa' Urumeara itzuli da

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ramon Barea asmatzaile eta ekintzaile donostiarrak asmatu zuen pedalontzia duela 130 urte. Urumea ibaian egin zituen lehen probak, Kontxako hondartzan ondoren, eta mundu osora zabaldu zen gerora. Arrauning enpresak ondare hori aldarrikatu nahi du, Barearen omenez egun bat antolatu, eta errekan zehar txangoak egin uztailean eta abuztuan.
Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. ©RTVE

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Urtzi Urkizu

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...