Albistea entzun

IRLEN SAREA

Bideo jokoen 'streaming'-a

Gorka Julio -

2020ko otsailak 8

Audio streaming zerbitzuak gure sakelakotara iritsi ziren 3G-ari esker. 4G-arekin bideoa izan zen gure poltsikora sartu zena eta 5G-ari eta zuntz optikoari esker, etortzen hurrengoak streaming bidezko bideo joko plataformak izan daitezke.

Asko aldatu da bideo jokoen mundua, baita horrek jendartean duen ikuskera ere; gure inguruan akaso ez hainbeste, baina errealitatea da gero eta jende gehiagok eta adin ezberdinetakoak jolasten duela bideo jokoetara. Hasieran zuen estigma edo frikitasuna galtzen ari da edo frikitasuna orokortzen ari ote da?

Asko aldatu dela diogunean, azken urteetako ibilbideari begira ari gara. Kontsolak oraindik badira, eta Xbox, Playstation eta Nintendo marka garrantzitsuak dira oraindik; baina joko fisikoak saltzetik harago doan merkatu bat dago. Jendeak, kontsolatik bai, baina Internet bidez jolasten du, eta joko gehienek Internet bidezko eguneraketak behar izaten dituzte.

Hala ere, kontsolarik gabe jolasten duen jende asko dago, ordenagailuan bereziki. Hor Steam plataforma da nagusi. Haren bidez, jokoak erosteaz gain, haiek kudeatzeko aukera dago, eta baita jolasten ari den jendea jarraitzeko eta jolasten ari dela ikusteko ere.

Hori da, zehazki, mundu honek izan duen berrikuntzarik bereziena. Milaka dira egunero besteen partidak jolastu ez, baina ikusten dituztenak. Plataforma berezituak daude horretarako. Twitch da ezagunena, baina Youtube ezagunak ere badu horretarako aukera. Fenomenoaren dimentsioa ikusteko, ikuskizun forma hartu du, E-kirol izenarekin. Milaka pertsonak estadioak betetzen dituzte era horretako jokoetara jolasten ari diren taldeak ikusteko.

Orain, aldiz, aldaketa handiago baten aurrean gaude. Orain arte, Internetera konektatuta bai, baina jokoa zure ordenagailuan eduki behar zenuen, fisikoki edo deskargatuta bada ere. Baina hori bukatzear da. Bideoekin egiten dugun bezala, bideo jokoen streaming plataformen bidez posible izango da hemendik gutxira.

Abiadura handiko sareen azkartasunari eta latentzia txikiari esker, nabigatzaile baten laguntza soilaz, edozein jokotara jolasteko aukera izango dugu. Ia ia, norbait partida jolasten ikusi eta jokoa izan edo ez kezkatu gabe, jokoan murgiltzeko aukera izango genuke, adibidez. Pena bat da, baina, aldaketa horren muinean betikoak egongo dira berriro, Google Stadiarekin eta Microsoft xCloudekin.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Jai giroan omendu zuten Mikel Martin. Musika eta kolorea izan ziren eguerdiko kalejiran. ©ERIK GARTZIA EGAÑA / OARSOALDEKO HITZA

Omenaldia konplizeari

Amaia Jimenez Larrea

Mikelaldia egin dute Errenterian, Mikel Martin aktibista eta militantea gogoratzeko eta omentzeko egun osoko ekitaldi sorta, festa giroan. Duela sei hilabete hil zen.

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Ardiek agintzen didate zein erritmotan ibili behar dudan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urtean bitan, sei egunez, Ballentek oinez eramaten ditu bere 1.600 ardiak zaraitzuarren abelbidean barrena. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketa eskasaz kexu da: «Hau bukatzea da modu bakarra ohar daitezen aldatu egin behar dela».
 ©TV3 / BERRIA

«Etorkizuna zoragarri ikusten dut, eraldatzen ari baikara»

Urtzi Urkizu

Berriki berrogei urte bete dira TV3ek lehen emankizuna egin zuenetik. Grasek iragarri duenez, urriaren 25ean jarriko dute martxan 'streaming' bidezko plataforma berria: 3Cat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.