gorka julio
IRLEN SAREA

Diru harremana

2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Dirua elkarri pasatzeko bideak gero eta gehiago dira. Horrek dauzkagun harreman sozialak aldatzen ditu. Noiz izan zen lagun edo ezagun bati dirua zorretan utzi zenion azken aldia, berehala eman gabe? Kriptotxanponak anekdota bat gehiago dira, diruak sortzen dituen harremanen aldaketa begiratzen badugu. Dirua bera metafora bezala ere, aldatzen ariko ote da? Garai bateko lilura galduko du, beharrezkoagoak diren gaien ondoan?

Esate baterako, Bizuma diruarekin dugun harremana aldatzen ari da. Botea jartzen jarraitzen dugu, baina gero eta ohikoagoa da ez jartzea. Katxiak bezala, gutxinaka gure jendartetik desagertzen ari da hori ere. Elkartasun puntu bat zuen lagun bati dirua jartzeak edo zuzenean uzteak, bueltatuko zuelakoan, baina ziurtasun osorik gabeko horrek. Pintxo potearekin batera, etxean gelditzeko teknologia-sozial onenak izan dira urte askotan. Orain Bizuma dago, eta elkartasun keinuak ere ikus daitezke horren bidez ere: desberdinak, baina badaude ikusi nahi dituenarentzat.

Dirua digitalizatzeak, baina, beste harreman eredu batzuk bultzatzen ditu. Europan euroa digitalizatzeko eztabaidan murgilduta dauden bitartean, diru trukatze digitalak gero eta anitzagoak dira. Bitartekari berri asko dago orain: ApplePay, GooglePay ezagunak gurean; eta AliPay bezalakoak Txinan. Hor ere bada besterik, WeChat Pay oso ezaguna da, adibidez. Berehalako mezularitza eta sare sozial horrek mezu bidez dirua trukatzeko aukera ematen duelako. Ez da kasu bakarra. Whatsappek, adibidez, Brasilen (eta beste herrialde batzuetan) kontaktuen artean dirua bidaltzeko aukera ematen du.

Era horretako trantsakzioek, baina, bitartekari berriak kokatu dituzte. Bankuak ez ezik, orain enpresa teknologiko ezberdinak topatuko ditugu tartean. Telekomunikazio operadoreek ere ordainketa mekanismo bihurtu nahi izan dute. Europa mailan, beste aukera batzuk egonik, ez dute hainbeste arrakastarik izan, baina OrangePay Senegalen oso ezaguna da. Banku kontu bat izatea zaila edo garestia den tokietan aplikazio edo SMS bidez operatu daitezkeen kontuak eskaintzen ditu dirua trukatzeko, bidean komisio handiak kobratuz, gainera.

Hala ere, momentuz aldatzeko itxura handirik ez duena dirua dutenen eta ez dutenen arteko arrakala da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.