gorka julio
IRLEN SAREA

'Be Real'

2022ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Errealzale despistaturen bat hau irakurtzen ari bada, oharra: ez, hau ez da futbolari buruzko zutabe bat izango. Be Real eguneko une jakin batzuetan bakarrik argazki bat igotzeko agintzen duen aplikazioa da. Argazkiak une horretan bertan hartu behar dira eta telefonoaren atzeko aldeko zein aurreko kamerak erabiltzen ditu. Ustezko helburua errealitatetik gertuagoko irudiak igotzea da, Instagram, Tiktok eta beste batzuek sortutako errealitate burbuila saihesteko.

Edukia ezin da nahi denean partekatu, soilik aplikazioak eskatzen duenean. Egun bakoitzeko, jakinarazpena bidaltzen die erabiltzaileei argazkia egin dezaten (atzeko eta aurreko kamerekin batera) eta jakinarazpena jaso ondoren, erabiltzaile guztiek bi minutu dituzte argazkia ateratzeko. Denbora hori igarotakoan, aukera alferrik galtzen da. Argazkia geolokalizatuta egon daiteke edo ez. Erabiltzaile bakoitzak pribatu gisa edo publiko gisa identikia dezakete igotako argazkia. Irudia igota, Be Real-eko kontaktu guztiek zer igo zuten ikus dezakete, eta horri buruz hitz egin. Argazkiak egunero ezabatzen dira, argazki berri bat sortzeko txanda iristen denean.

Ustezko helburua errealitatetik gertuagoko argazkiak igotzea da, eta aldi berean, sare sozial honetan besteetan baino gutxiago ere igarotzea. Izorrakina (spoiler): bi helburuak gezurra dira.

Lehen helburua ez da inondik inora lortuko, bi minutu horietan inguruan duzunarekin faltsutuko duzu errealitatea ahalik eta hobekien irudikatzeko zure ingurunea. Laster ere agertuko dira (agertu ez badira ere) irudia faltsutzeko tresnak ere...

Bestetik, antsietatea sortzeko makina bat da. Edozein momentutan iritsi daiteke notifikazioa, eta alerta egoeran egotea ezinbesteko bihurtzen da. Sakelakoa gutxiagotan erabili baino, notifikazioa galtzeko kezkak bultzatuta, abisua jaso duzun ikusteko behin eta berriz begiratzera behartuta egongo zara.

Kontatzen ez den beste gauza bat da lagunen arteko kontrol soziala joko moduan sozializatzen duela da. Jazarpen digitala arazo bat izaten ari da gaur egungo gizartean, eta tresna honek bide berri bat irekitzen du.

Moda bat izan daiteke eta azkar pasatu, edota beste aplikazioek eredua kopiatzea ere gerta liteke. Dibertigarria ere izango da askorentzat, denbora batez, antsietatea kudeatzen dakienarentzat. Hau ez da Egunean Behin jokoan jolastea bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.