Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Pantailak (eta tabernak) euskaraz

Juan Luis Zabala -

2021eko ekainak 11

Leiho honetan agertzen hasi nintzenetik ia eguneroko kezka dut —zilegi bekit hiperboletxoa— zenbateraino erabil dezakeen lehen pertsona, eta bere burua protagonista bihurtu, zutabegileak bere idazlanetan. Baina, ikusirik gure arteko zutabegile laudatuenetako batzuek nahiko maiz egiten dutela hori, uste dut ez dudala barkamenik eskatu behar idazle gisa joan den 37 urteetan bizi izandakotik aterako ondorio bat aipatzeagatik. Eta ondorio hori da duela 37 urte euskarazko liburuen premia gorrian zegoela euskara, eta horregatik sustatzen zirela sariketa bidez era guztietako idazle eta idazlan berriak, baina egun idazlez eta liburuz nahiko osatuta dagoela euskara, eta askoz premia handiagoa duela, adibidez, tabernetako zerbitzari euskaldunenak eta euskarazko ikus-entzunezkoenak. Horregatik, eta beste kontu askorengatik, zalantzarik gabe egiten dut bat Pantailak Euskaraz ekimenarekin eta haren aldarriekin, Tabernak Euskaraz ekimena sortuko balitz bat egingo nukeen bezala.

Zutabegile gisa dudan eguneroko beste kezka bat —zilegi bekit hiperboletxoa errepikatzea— errepikatzearen beldurra da, lehen esana nuena berriro esatearena. Baina, gauza batzuk behin eta berriz esanda ere esan beharrekoak izaten jarraitzen dutela iritzita, uste dut ez dudala barkamena eskatu behar berriro ere gogora ekartzen badut pantailak euskaratzeko ez dela nahikoa euskaraz sortutako ikus-entzunezkoak sustatzea, horretarako itzulpena, dela bikoizketaren dela azpidatzien bidez, ezinbestekoa dela.

Ez baitirudi hori oso kontuan hartzen denik. Horren adibide izan zen ETB1eko Eztabaidan saioan Klaudio Landak Asier Oruesagasti aktoreari Zinema Euskaraz ekimenaren aldarriei buruz asteartean egindako elkarrizketa. Solas hura entzunda, eman behar euskaraz sortutakoa baino ez dela euskal zinema, itzulitakoa ez. Oruesagastik esan zuen aretoetan euskararen gutxieneko presentzia arautuz gero lan asko sortuko litzatekeela aktoreentzat, gidoilarientzat, teknikarientzat... Ez zituen itzultzaileak eta bikoiztaileak aipatu. Buruan ote zituen? Ez zirudien. Eta susmoa dut elkarrizketa ikus-entzun zutenen artean ere gutxik izan zituztela buruan.

Horregatik diot, esaten dudan lehen aldia ez bada ere, azkena ere ez akaso: itzulpenik gabe, jai dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Food 4 Future kongresuko azoka, BECen. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Etorkizuna ate joka BECen

Maialen Arteaga

Food 4 Future etorkizuneko elikagaien nazioarteko kongresua egin dute BECen. Erronka berrien giltza elikaduraren kudeaketan dagoela uste dute.
Kabunker taldearen <em>Mezu bat espaziotik</em> animaziozko lanak lortu du lehen saria. ©GAZTEZULO

Kabunker taldeak irabazi du 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketa

Urtzi Urkizu

Epaimahaiak lehen saria eman die Andoni Carnovich, Eneko Fernandez eta Aitor Ollo sortzaileei

Suziriekin eta su argiekin Isuntzako kobazuloan egindako esperimentuak. ©IIIPC

Sutan, argiaren bila

Jakes Goikoetxea

Paleolitoko kobazuloetako margolanak egiteko zer-nolako argiztapen tresnak eta baldintzak behar izan zituzten ikertu du talde batek. Ondorioztatu dute esplorazio, plangintza, ahalegin eta trebetasun handia behar zutela margolanak egin ahal izateko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna