Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Arriskuak

Amaia Garcia -

2023ko otsailak 28

Zertarako behar da feminista den kultura? Galdera horren inguruan hitz egin zuten larunbatean Madrilen, Nazioarteko Topaketa Feministan. Bertan, munduko txoko desberdinetako emakume feministak bildu ginen gai desberdinen inguruan hausnartzeko. Mahai inguru batean, kulturaren inguruan hitz egin zen. Hainbat sortzailek parte hartu zuten; besteak beste, Belen Barenys abeslari, sortzaile eta aktoreak.

Bere parte hartzea kultura feministaren eraldatzeko indarrean zentratu zen. Baina zer gertatzen da sistema kapitalistak kultura feminista bereganatzen duenean? Feminismoa etiketa bat bihurtzen duela. Hori azaltzeko, Autodefensa telesailaren (Filmin) sorkuntza prozesuaren inguruan hitz egin zuen. Berta Prietorekin egindako telesail horretan, sekuentzia batzuk feministak ziren ala ez galdetzen zuten batzuetan. Galdera horri ez erantzutea erabaki zuten, eta beren ideiak aurrera eraman zituzten.

Barenysen hitzak entzun ostean, plataformetan aurkitzen ditugun telesail asko nolakoak diren pentsatzen jarri nintzen. Telesail batzuek feminista izateko nahia dute, eta askotan inposatua izaten da. Kultura feminista arriskuan jartzen da kapitalaren eskuetan jartzen denean. Feminismoak deserosoa izan behar du. Barenysek argi zuen ideia hori bere telesaila egin zuenean. Bere sorkuntza guztietan ideia bera izango du. Bere hizketaldian ez zuen argi utzi beste telesail bat egiteko intentzioa duen, baina argi utzi du hurrengo lanetan bere pentsamoldearekin aurrera egingo duela.

Kultura feministaren bitartez gizartea aldatu daiteke. Emakumeok gure errealitatea plazaratzeko bidea dugu kulturaren bitartez, eta horrek eragina du gizartean. Plataformen algoritmoetan galtzen garen bitartean, dirua jartzen duten botereen nahiak agertzen dira telesail feminista batzuetan. Modu horretan, feminismo intersekzionala alde batera geratzen da batzuetan, eta Barenysek esan zuen bezala, «feminismo zuria berresten dute».

Ez dugu egunero feminismoa ardatz duten saioez eta telesailez gozatzeko aukera. Baina aukera dugunean, sorkuntza horiekin gozatzeaz gain, kritiko izan behar dugu, eta feminismo hori nolakoa den aztertu. Kapitalismoak ezin du ezarri feminismoa nolakoa den, baina plataformen bitartez arrisku hori gertu daukagu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...