Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Inkoherentziak

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 18

Modek pertsonen ohiturak aldatzen dituzte. Janari prestatuan dauden gehigarriek arduratzen gaituzte, baina janari freskoa kozinatzeko denborarik ez dugu hartzen. Horrelako inkoherentziak egunero izaten ditugu, eta horietaz barre egiteko aukera dugu Putos Modernos (Filmin) telesailean. 2-3 minutuko lau kapituluko telesaila da. Bizitza azkarrerako ikus-entzunezko pilula apartak.

Lau kapituluetan egoera desberdinak ikusten ditugu, eta guztietan protagonisten inkoherentziak agerian geratzen dira. Batek ura aukeratu baino, kombucha edaria nahiago du, naturalagoa dela uste duelako. Beste batek bere opor egunak kirola egin eta ondo jateko aprobetxatu nahi ditu. Kirol hori etxean duen bizikletan egingo du, eta bazkaltzeko aplikazio baten bitartez eskatuko du janaria. Etxean egindako kirolaren ostean, ezin da etxetik atera bere janaria izateko. Ondoren, bikote bat ikusiko dugu: jatetxe berezi batean egongo dira bazkaltzen eta goi sukaldaritzan gertatzen diren esperientzia arraroen hiperbolea ikusiko dugu. Azkenik, gizarte modernoaren arazo ohikoena agertuko zaigu: deskonektatzeko asteburu baten beharra oihukatu ostean, Interneteko konexioaren beharra ezinbestekoa egiten zaigu.

Fikzioaren atzean telesailaren izen bereko komunikazio agentzia dago. Bere sare sozialetan inkoherentziaz beteriko egoeren inguruan barre egiten dute, eta umore hori ikus-entzunezko honen bitartez plazaratu izan nahi dute.

Aurreko astean, moda berri baten inguruan hitz egin zuten EITBko albistegietan: Tiktoken musika entzuteko speed up bertsioak. Musika azkarrago entzutea modan jarri da, eta Tiktoken bideo horiek arrakasta handia dute. Horrek musika azkarrago egiteko joera sortu du. Moda hori telesailak ikusteko moduan agertu zen, eta orain musikara iritsi da. Funtsean, bizitza azkarrago bideratzen ari gara, eta aisialdia ondo aprobetxatzeko dena azkar kontsumitzeko bidera goaz. Moda berri horren erreportajearen amaieran, Juan Carlos Etxeberria aurkezleak disko-jogailuarekin musika modu azkarrean entzuteko aukera zegoela gogorarazi zuen. Moda berriak badira ere, zaharretik asko dute. Oso modernoak garela pentsatzen dugu askotan, baina inkoherentziaz beteriko moda horietan erortzeko arrisku etengabean bizi gara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...