Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Arrautza edo oilarra?

Lander Arretxea -

2023ko martxoak 24

Datorren astean Crossover jaialdia izango da Donostian. Koldo Mitxelenako aretoa beteko dute han-hemengo telesailen zaleek, idazleek, kazetariek. Han izango dira Gaizka Izagirre, Harkaitz Cano eta Iratxe Fresneda; baita Borja Kobeaga, Javier Camara eta Miriam Giovanelli ere. Aurrekontu handiko telesail arrakastatsuek eta haiek ahotan izango dituzten profesional trebatuek beteko dute oholtza txikia. Baina jaialdi arranditsuetatik kanpo ere bada ikus-entzunezkorik Koldo Mitxelena liburutegian. Iparraldea Bertan zikloaren barruan, aste honetan estreinatu dute Bañolet, Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoienek sortu duten filma. Durangoko Azokak 2020an emandako sormen-bekari esker garatu zuten proiektua. Lau ataleko telesail gisa jaio zena filma da orain. Nork esan du jaiotza agiriak ibilbide guztia baldintzatu behar duenik?

Forman izandako aldaketak ez du mamia desitxuratu. Alegiazko istorioa da, errealismo magikotik baduena. Frantziako estatua garaitu ostean sortutako balizko herri aske batean kokatzen da, Bañoleten. Ikusle arretatsu eta irudimentsuak mundu hipotetiko horretan apurka sartzearen plazera sentituko du. Frantziarrekiko gorrotoa oilarrek gorpuzten dute herrian, eta horren gainean eraikitako kodeek biztanleen bizitzak nola gurutzatzen dituzten argituko zaio, pixkanaka. Haur eta nerabeen begietatik ezagutuko dugu herria, dimentsio magikoa areagotuz. Haietako bat da protagonista: Luixa. Helduarorako bidean egin behar duen erritualak harilkatuko du filma. Haren interpretazio bizi eta adierazkorra nabarmentzekoa da. Baita soinu banda ere; ez dira alferrik musikariak Iribarne eta Irigoien.

Bestelako gizarte eta harremanetan pentsatzen dugunean bi joera nagusitzen dira. Batzuek iluntasunera jotzen dute, gizatasunik gabeko distopia bortitzetara. Beste batzuk idealizazio infantil samarretan galtzen dira, mundua gure esku balego gatazka eta krudeltasunik gabea litzatekeela sinesteraino. Bañolet-ek beste bide bat marrazten du gure iruditerian, interpretazio askorako ateak eta leihoak zabaltzen dituena: eramaten gaituena galdera deserosoetara. Herri ekimenez, lagun giroan eta sentiberatasun handiz egindako filma da, gogorarazten diguna egiteko moduek definitzen gaituztela edukiak bezainbeste.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.