gorka julio
IRLEN SAREA

Subjektua eta predikatua

2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Ezagutzen dugun jendartearen oinarria, subjektua —norbanakoa azkenaldian—, zentroan izatetik, predikatuan azpimarra jartzera, bizitza bera bertan kokatzera pasatzen ari ote gara? Subjektuaren inguruan egon gara bueltan azken mendeetan, baina aditzak balu garrantzia eta subjektuak horretara begira jarriko bagenitu? Hipotesi bat bainoago, desira bat da seguruenik, baina, eta, horrela izango balitz?

Gizakiak, garai ezberdinetan oinarri izan ditu, fundamentu egin ditu: kosmosa, jainkoa, gizakia... Baina aditzari begiratu beharko bagenio jendartearen oinarri moduan, bizitzea bera balitz fundamentua eta feminismotik eta beste arlo batzuetatik proposatzen den hori, hustu baino, beteko bagenu? Bide horretan, proposamen kolektiboek hasierako posizio hobea lukete, bizitza bera, norbanakoen ikuspegitik soilik ezinezkoa baita birsortzea. Posizio hobea bai, baina arrakasta ziurtaturik ez, edozein aldaketa garrantzitsutan bezala erantzuna legokeelako eta biolentzia estrukturalaren, difusoaren edo zuzenaren bidez erantzungo litzatekeelako.

Gauzak horrela, zein eta nolakoa litzatekeen teknologiaren papera pentsatzen jarrita, jendartearen beharrak zein diren, horiek batzen hasi beharko ginateke eta teknologiak horiek eskala handiagotan asetzeko aukera ematen duen aztertu.

Nola egin genezake bizitza sistemak ostatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak mankomunatzeko? Hezkuntza sistemak, enpresek, osasun sistemak, erakundeek, herrigintzak... behar dutenari erantzuteko?

Tresnak, zein tresna eta nolakoak beharko genituzke. Aztertu eta baldin badaude gure egin, lokalizatu, egokitu eta ez badaude, garatzeko gaitasuna izango duen egituratze bat behar dugu. Urtero ehunka ingeniari, tekniko eta informatiko ateratzen dira gure hezkuntza sistematik eta software librea oinarri hartuta, potentzia bat izan gaitezke horretan.

Eta formazioa? Ezagutza teknikoa, eskulanak eta gaitasun intelektualak eskatzen dituzten jakintza aplikatuak dira, baina horrela izendatzearekin soilik, uko egiten diogu ezagutzeari, zergatik? Denek ez dugu denari buruz jakin behar, baina erabakiak hartzeko gaitasuna izan behar dugu. eta horretarako ezagutza sozializatu behar da; zertan interdependente izan eta zertan burujabe izan nahi dugun erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.