Albistea entzun

IRLEN SAREA

Algoritmoak legeak dira

Gorka Julio -

2021eko maiatzak 29

Rider legea martxan jarriko da eta Glovo eta Deliveroo bezalako enpresek, orain arte autonomoak ziren riderrak soldatapeko langile bihurtu beharko dituzte. Hiru hilabete, baina, asko da egoera legeztatzeko eta bitartean langileak erasotzeko aukera dauka enpresak.

Glovon, azken asteetan, algoritmoak modu desberdinean funtzionatzen du. Banatzaile izandako batzuek diruaren erdia fakturatzera pasatu dira, kalean ordu berdinak pasata ere. Justiziak soldatapeko langile jo zituen riderrak, eta Gizarte Segurantzak alta eman zien ofizioz. Enpresan urteak pasatu dituzten langileen kaleratzeagatik kalte ordaina oso handia izango litzatekeenez, «bordondatezko kaleratzeak» izatea lortu nahi du Glovok.

Kaleratzeak sustatzeko erabiltzen duten beste estrategiatako bat langile-kopuruaren gehiegizko neurria da. Ordu-tarte batean lanean 20 langile baziren orduko bi eskaera egiten, orain, Glovok 40 jartzen ditu, langile bakoitzak eskaera bakarra egin dezan. Horrek fakturazioan eragiteaz gain, Ken Loachen Sorry we missed you filmean ederki irudikatzen den barne-konpetentzia eta presioa areagotzen du. Plataforma kapitalismoaren garaian gaudela azaldu duu Nick Srnicekek. Zerga-ihesean oinarritutako eredu batean murgilduta. Hoteletan, erredakzioetan, lantegietan edo taxietan inbertitu beharrean, zerbitzariak jartzearekin amesten eta aberastu nahi dutenen esku dagoen modelo batean. Plataformakoak ez diren enpresak, negozioarekin jarraitzeko, plataformak erabiltzera behartuta dauden eredu batean.

Lege hori posible izan bada, eredu hauei aurre egiteko antolatu diren mugimenduen ondorioz izan da. Batzuk erresistentziatik, ohiko sindikatuen lan ildo bilakatu dira —LAB, adibidez—; sindikatu sozial forma hartu dutenak ere izan dira, Ridersxderechos kasu; beste batzuk, enpresa horietan zeuden langileek antolatutako kooperatiben forma hartu dute, plataforma-kooperatibismoaren ereduan jaiotako Eraman kooperatiba adibidez. Praktika horiek eta beste batzuk biltzen ditu Cuando tu jefe es una app liburuak.

Legea interesgarria da, baina plataforma horietako algoritmoak kode lerro gehiago dituzten legeak dira soilik. Ez da nahikoa zer egiten duten jakitea, horiek kontrolatzeko gaitasunik eskuratzen ez badugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Talka kultural batzuez ez zara ohartzen bertan bizi zaren arte»

Ane Insausti Barandiaran

Europan eta Euskal Herrian atentzioa eman zioten ohiturak eta bitxikeriak kontatzen zituen Iedemak Hego Dakotako herri aldizkari batean. Orain, liburu batean bildu ditu, atal laburretan.
1 ©JON URBE / @FOKU

'Belozipedoa' Urumeara itzuli da

Enekoitz Telleria Sarriegi

Ramon Barea asmatzaile eta ekintzaile donostiarrak asmatu zuen pedalontzia duela 130 urte. Urumea ibaian egin zituen lehen probak, Kontxako hondartzan ondoren, eta mundu osora zabaldu zen gerora. Arrauning enpresak ondare hori aldarrikatu nahi du, Barearen omenez egun bat antolatu, eta errekan zehar txangoak egin uztailean eta abuztuan.

Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. ©RTVE

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Urtzi Urkizu

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...