EKOGRAFIAK

Bikingoen historia ikasten

Mikel Alvarez -

2019ko abenduak 3

Telebista ikusteko modua aldatzen ari da —urteak daramatzagu eraldaketa prozesu horretan, batzuek onartu nahi ez badute ere— eta eredu berrira egokitzeko jokaldi interesgarriak ere izan dira. Horietako bat The History Channel kateak egin zuen, 2013an. Ordura arte, dokumentalak ziren katearen ekoizpen nagusia, baina konturatu ziren bor-bor zeuden garai berrietan, atzean geratzen hasiak zirela. Hori dela, eta apustu interesgarri bat egin eta beraien edukia eta mezua beste modu batera transmititzen saiatu ziren. Garai haietan, telesailen iraultza urte indartsuak bizitzen ari zen, eta kablezko kateak euskarri horretan jarri zuen arreta —lastima: reality-ak modan zeuden, eta telesailena ez zen katearen apustu bakarra izan—.

Gure ohiko ikusleez gain inork ikusiko ez duen beste dokumental bat egin beharrean, zergatik ez dugu hain modan dagoen telesailen eredua baliatuz historiaren zati bat kontatzen? Dokumental telesail bat egitea izan zitekeen aukeretako bat, baina The History Cannelek fikzioari heldu zion. Hor zegoen berrikuntza. Modu erakargarri batean, helarazi nahi zuten eduki nagusia zabaltzea lortu zuten: historia, alegia.

Dagoeneko bat baino gehiago konturatuko zineten aro aukeratua bikingoen urrezko aroa izan zela eta telesaila, Vikings. Fikzioaren bidez, IX. mende amaieran bikingoek hasi zuten esplorazio eta arpilatze aroa kontatzen zaigu bertan. Aitzakia horrekin, iparraldeko herri haren kultura, sinesmenak eta bizimodua ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Pertsonaia gehienak errealak dira, nahiz eta tranpa txiki batzuk egiten dituzten guztiak elkarrekin jartzeko. Kontaketa ez da erabat erreala, baina telesailarekin hori onartzeko gai bazara, bikingoen inguruan gauza asko ikasteko balio dezake.

Arrakasta itzela izan zuen telesailak lehen denboralditik. Abenduan hasiko da 6.a. Bertan, Ragnar Lothbrok errege bikingotik hasi eta bere semeen abenturekin amaitzen den historia kontatzen zaigu. Badirudi, ordea, telesailak sortutako munduak bizi propioa izango duela: The History Channel utzi, eta Netflixen egingo baitu bide berria. Vikings: Valhalla da jarraipenaren izena, eta Ragnarren semeen kontakizuna amaitu eta ehun urtera eramango gaitu, Leif Ericksson ezagunarekin. Ea orain arteko jarrera dibulgatzaileari eusten dion.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Hego Euskal Herrian, 234 positibo izan dira.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna