Laguntza publikoa baztertu du txosten juridikoak

2018ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batzordeak ontziola publikoei eta pribatizatuei buruz orain arte hartutako erabaki eta irizpideei begira, nekez pentsa daiteke Navalek gaur egungo baldintzetan laguntza publikorik jaso dezakeenik. Hori ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak gaiari buruz eskatutako txosten juridikoak. Batetik, txostenaren arabera, Europako Batasuneko itunak ez ditu estatu laguntzak baimentzen, lehiaren aurkakoak direlako. Bestetik, jarduera egoera ahuleko eremuetan egiten duten enpresentzako eskualdeko laguntzek ere ere ez lukete balioko, krisian dagoen enpresa bat delako. Era berean, Navalek, likidazioan dagoen enpresa izaki, ezingo luke jaso salbamendu eta berregituraketa laguntzarik,«horiek krisian dagoen enpresaren jarraitutasuna» izan behar dutelako xede.

Txostenaren arabera, beste gauza bat litzatekeegungo jardueraren «oinordeko litzatekeen proiektu berri bat» laguntzea. Hori aztertu daitekeela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.