Aldaketarik ez azken urteetako lehiaketa sisteman

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Txapelketa sistema azken denboraldietako bera da. Hamabi talde daude Ohorezko Mailan, eta lehen seiak sailkatzen dira kanporaketetarako. Lehen biek finalerdietan ekiten diete; beste laurek, aldiz, final-laurdenetan, 3. eta 4. sailkatuen etxean. Kanporaketa guztiak partida bakarrera dira, eta finala maiatzaren 26an jokatuko da. Azken sailkatuak maila galduko du,eta azken-aurrekoak mailari eusteko kanporaketa jokatuko du. Derbiei dagokienez, aurrenekoa bigarren jardunaldian izango da: Gernika-Ordizia. Kopa ligaren eskutik doa. Kanporaketak finalerdietan hasten dira, eta sailkatzen diren taldeak lehen itzuliko partiden araberako ligaxka txikietan erabakitzen dira. Hernani eta Gernika multzo berean daude, La Vilarekin; Ordiziak, berriz, Independiente eta Salvador ditu aurkari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.