Riverak bozetara deitzeko eskatu dio Sanchezi

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Mariano Rajoyk bezala, Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak zera leporatu zion Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari: subiranisten botoak lortu behar izana zentsura mozioa aurrera ateratzeko. Bide batez, «epe ertainera» hauteskundeetarako data bat adostea proposatu zion presidentegai sozialistari, Rajoyk dimititzen ez badu. «Espainiarrek benetan aukeratzeko beldur al zara?», galdetu zion Ciudadanosekoak. «Hori da demokrazia». Pentsatzen du ezinezkoa dela «22 alderdi politikorekin» gobernatzea. «Espainiaren aro berria ezin dute ez Rufianek, ez Torrak, ez Bilduk ireki». Gobernu berriari «Frankenstein gobernua» deitu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.