Gema Hierro. Medicus Mundiko kidea

«Maitasuna erabat lotuta dago andreen ugalketa eskubideekin»

E.L.
Donostia
2016ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Ikerketan nabarmendu dituzten zortzi puntuek gazteen osasunean «eragin zuzena» dutela azpimarratu du Medicus Mundiko kide Gema Hierrok.

Zein eragin du maitasunak osasunean?

Maitasunaren inguruko hainbat ideiak emakumen ugalketan eragin dezakete, eta hori erabat lotuta dago andreen eskubide sexualekin eta ugalketarako dituzten eskubideekin. Beraz, baita sexu osasunarekin ere.

Gazteek egin al dute lotura hori ikerketan?

Ez, ez dira kontziente. Ez dute ikusten emakumeen kontrako indarkeriak eragin zuzena duela osasunean. Argiago ikusten dituzte osasun fisikoarekin lotutako ondorioak, eta, agian, psikologikoak ere bai, baina ugalketarekin lotutakoak, ez.

Maitasuna eta psikologia ere lotu dituzue.

Ikerketa gehiago bideratu da sexu ugalketara, baina atzean dagoen alde psikologikoa ere agerian geratu da. Maitasunari buruz dituzten ideia orokor askok askatasun falta ezkutatzen dute, eta horrek, batez ere emakumeetan, eragin handia du. Indarkeriak ondorio psikologiko asko uzten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.