Albistea entzun

Atea zabalik dute berriek

Euskal Herriko 26 pilota elkartek, Errioxako bik eta Bartzelonako batek hartuko dute parte XVIII. Berria Txapelketan. Finalak ekainaren 25ean jokatuko dira, Hernanin
Berria Txapelketaren aurkezpena, atzo, Petritegi sagardotegian.
Berria Txapelketaren aurkezpena, atzo, Petritegi sagardotegian. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2023ko martxoak 5 - Astigarraga

Batzuk joan, eta besteak etorri. Horixe izaten da bizilegea, eta pilota arloan ere bada halakorik aspaldian. Besteak beste, Iker Irribarriak atzo jokatu zuen profesional mailako azken partida, baina, gazteek ere atea zabalik izan dezaten, ezinbestekoa da afizionatu mailako txapelketek aurrera jarraitzea. Bada, aurten ere martxan da Berria Txapelketa, eta hemezortzigarren ekitaldia izango du. Ordea, pilotarien artean ez ezik, antolakuntzan ere izango da aurpegi berrien beharra. «Duela bi hamarkada hasi ginen lehiaketa hau antolatzen, eta ibilbide oparoa izan du. Lortu dugu gazte mailako pilotarien artean tokia egitea eta pilotazaleen errespetua izatea. Elkarteen lanari balioa ematen dion txapelketa bakarra da hau, eta atea zabalik izango du sistema honekin jarraitu nahi duen edonork», adierazi zuen Rufino Rekaldek. Erretiroa hartuko du hark, eta elkarteei deialdia zabaldu zien.

Txapelketaren aurkezpen ekitaldia atzo egin zuten, Astigarragako Petritegi sagardotegian (Gipuzkoa), eta bertan bildu ziren elkarteetako ordezkari eta babesleak. Bigarren urtez, BERRIA egunkariarekin batera, babesle izango dira Petritegi sagardotegia eta Adarra Lan Tresnak enpresa. «Zinez eskertuta gaude babesleekin gure ondoan egoteagatik. Aste honetan bertan erremonte txapelketa aurkeztu dugu, eta eskuzko modalitatean ere aurrera jarraitzea ohorea da guretzat», adierazi zuen Martxelo Otamendik, BERRIAko zuzendariak. Inoizko talde gehien lehiatuko dira aurten, 29: Euskal Herriko 26k, Errioxako bik eta Bartzelonako elkarte batek parte hartuko dute. Datorren asteburuan abiatuko da, Zazpi Iturri eta Lagun Artearen arteko atarikoarekin, eta ekainaren 25ean izango dira finalak, Hernanin (Gipuzkoa), San Joan jaien barruan.

Ohi bezala, kadete, gazte eta nagusien mailetan jokatuko dira partidak, eta bi neurketa irabazten dituen elkarteak egingo du aurrera. Hots, lehen bi partidak elkarte berak irabazten baditu, tanto sistemak aginduko du. Berritasun gisa, aurten bigarren urteko haurrek parte hartzeko eskubidea izango dute. Bost aurre-kanporaketa jokatuko dira, eta ondoren final-zortzirenak izango dira; gero, final-laurdenak, finalerdia eta final handia. Elkarte irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, eta txapeldunordeak, 2.000koa. Hirugarren klubak 1.000 euro jasoko ditu, eta laugarrenak, 500». Faboritoen zerrendan Lazkaoko LAPKEren izena ageri da guztien gainetik. Iazko txapeldunak dira goierritarrak, eta aurten ere oso talde indartsua daukate.

Emakumeei dagokienez, aurten ere jokatuko da txapelketa, hirugarren urtez segidan, baina aurrerago emango dute zehaztapen guztien berri, prentsaurreko batean. Estreinako aldiz, izen emate irekia egin dute, eta oraindik telefonoa joka dute antolatzaileek. Bide onean doa parte hartzaileen kopurua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altunaren finalak, haren hitzetan

Julen Etxeberria

Amezketarrak laugarrenez jokatuko du Lehen Mailako buruz buruko finala. «Oroitzapen ederra» du irabazitako biez. Galdutakoa, ordea, gerora «irakaspen handia» izan zela azaldu du. «Gogotsu eta sasoi betean» iritsiko da igandeko partidara. Aitor Elordi goratu du.
Realeko jokalariak igandean Metropolitano estadioko berdegunean. ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

Arrakasta gogoangarri bat

Jon Ander De la Hoz

Reala Txapeldunen Ligarako sailkatu da hamar urte geroago. Txuri-urdinek bete-beteko sasoia osatu dute, eta horrek modua eman die jardunaldi baten faltan helburua egia bilakatzeko.

 ©ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Umiltasunaren garaipena

Iñaki Berastegi

Hiru hilabete eskasean Jose Luis Mendilibarrekin maitemindu dira Sevillaren zaleak. Europa ligako finala jokatuko dute Mourinhoren Erromaren aurka, etzi (21:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...