Euskal selekzioaren torneoa egokitu dute

ainara arratibel gascon
2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azkenean, Euskadiko Futbol Federazioak aldatu egin behar izan du bihartik aurrera emakumezkoen selekzioa jokatzekoa zen Basque Country Women's Cup lauko txapelketaren eredua. Berez, bihar hastekoa zen, baina parte hartzaileetako batek, Nigeriak, ezin izan du bidaiatu arazo burokratikoengatik, eta, azkenean, igandean jokatuko da, baina hiruko torneo bat bezala. 11:00etan hasiko da (ETB1), Zubietan, eta euskal selekzioak, Venezuelak eta Argentinak neurtuko dituzte indarrak.

Javier Landeta federazioko presidentea «penatuta» azaldu da, ezin izan dutelako bete hasierako asmoa. «Azken ordura arte saiatu dira etortzen, eta eskertuta gaude izan duten prestutasunagatik. Baina ezinekoa izan da. Etorkizunean egongo da aukera elkarren aurka jokatzeko».

2017an jokatu zuen azken partida euskal selekzioak, Eibarren. 2-1 irabazi zion Txekiari. Iñigo Juaristik eta Aintzanek Encinasek 18 jokalariz osatutako deialdia eman dute: Athleticeko hamaika, Realeko hiru, Eibarreko bi eta Real Madrileko eta Deportivoko bana.

Athletic. Eunate Arraiza, Ane Azkona, Yulema Corres, Andrea de la Nava, Maria Diaz, Sophie istillart, Amaia Peña, Marta Perea, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate eta Ainhoa Vicente Moraza.
Reala. Ane Etxezarreta, Leire Baños eta Itxaso Uriarte.
Eibar. Nerea Abancens Napo eta Sheila Elorza.
Deportivo. Ainize Barea Peke.
Real Madril. Maite Oroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.