Iazko hezkuntza egitasmoak sendotu, eta berriak abiatu

2016ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ikasturtea hastearekin batera, hezkuntza programa berria aurkeztu du Tabakalerak. Iaz jada martxan jarritako hainbat jarduera sendotzeko xedea du aurten hezkuntza lantaldeak, baita proposamen berriak martxan jartzekoa ere.

Eskola taldeentzako eta elkarteentako jardueretan 180 taldek (6.655 pertsonak) parte hartu zuten iaz; publiko orokorrarentzakoetan, berriz, 2.000 lagun inguruk. Kamaleoiak gara! programarekin aurrera jarraituko dute aurten, baita erakusketetako bisita solasaldiekin eta bisita esperimentalekin ere, besteak beste.

Elkarlan sareei loturik, Zentroak jakinarazi du Eskola. Hezkuntza ikerketa prozesu gisa ildoa abiatuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.