Albistea entzun

DARWIN ETA GU

Polizien hizkuntza

Jose Mari Pastor -

2021eko urtarrilak 23

Guardia Zibilak euskaraz egin beharko luke? Katalanez? —galderak fikzioaren munduari dagozkio, errealitatean halakorik gerta litekeela pentsatzeak fikzioa bera gainditzen baitu—. Zalantza horiek agertu dira Kataluniako zenbait hedabidetan aste honetan, TV3k Altsasu seriearen lehen atala katalan hutsez eman eta gero. Izan ere, ikusle eta aditu askok jatorrizko bertsioa eskaintzearen alde egin dute, katalanezko azpitituluak erabilita.

Altsasu-ren lehendabiziko kapituluaren share-a ia %23koa izan da, serieak 600.000 ikusle izan baititu Katalunian. Vicent Sanchisek, Kataluniako Telebistako zuzendariak, Altsasu bikoizteko erabakia defendatu du RAC1 irratian egindako elkarrizketan. Guardia zibilak katalanez mintzatzea kritikatu dutenei halaxe erantzun die Sanchisek: «AEBetako sheriff batek katalanez hitz egitea bezain sinestezina da guardia zibil batek katalanez hitz egitea». Hala ere, TV3k hedatutako western-etan ez da ikuspuntu hori nagusitzen: zuriek katalanez hitz egiten dute; amerindiarrek, berriz, espainiera traketsean: «Gizon zuriak suge mingaina izan». Zergatik ez katalanez? «Home blanc tenir llengua de serp».

Guardia zibilen hitzak katalanera bikoiztearen alde negatiboa nabarmendu du Mònica Planas kazetariak: «Errealismoa kentzen dio hizkuntza-tentsioa gatazkaren zati bat dela islatu nahi duen serie bati». Planasek galdera hau egin du: «Irudikatzen duzue zer gertatuko litzatekeen serie batean gazteleraz egingo luketen pertsonaia bakarrak fikzioan rol negatiboa dutenak balira?».

Guardia zibilen rol negatiboa ondo zabaldua dugu Euskal Herrian. Esango nuke irudi hori are eskasagoa dela euskaldunon artean katalan hiztunen artean baino. Halarik ere, beti egin daitezke pertzepzio hori aldatzeko saioak. Hitzak itzuliz edo kenduz. Altsasu-n dei bat jaso du gizon batek. Telefonoa hartu eta «Arriba España» esan diote. Katalanezko bertsioan ez da Arriba Españarik entzuten. Isiltasuna, besterik ez. Hain zaila al zen esaldia bere horretan uztea edo bikoiztea? Sanchisek garrantzia kendu dio kontuari: «Behin gertatu bada, inork ez dezala maltzurkeriatzat jo Arriba España katalanera bikoiztutako bertsioan agertu ez izana». Haren iritziz, ez genuke kezkatu behar esaldi hori kentzeagatik. Esaldiak beste pertsona batzuk kezkatu zituen, baina. Kasualitate hutsa izan da bikoizketan Arriba España ezabatzea, soilik hori, berez daukan konnotazio politikoa kontuan izanda? Kasualitate handiegia.

Guardia zibilak, poliziak, jendarmeak, militarrak... Egia esan, ez nau biziki kezkatzen okupazio indarrek erdara erabiltzeak. Haien jokaera logikoa da: botere arrotzaren ordezkariak ditugu eta zapalkuntza linguistikoa bultzatzen dute, besteak beste. Ez dut besterik espero.

Guardia zibilek espainieraz hitz egitea guztiz normala da, ez gaitu harritzen. Hemengo polizien gaitasun linguistikoa, hori bai kezkagarria. Ertzaina izateko deialdi berriaren iragarkia ikusten ari gara egunotan telebistan. Oso polita, bai. Disney Cops. Hedabideetan azaldu da nolako hizkuntza-eskakizunak izango dituzten ertzain berriek. Horrek ere jadanik ez gaitu astintzen. Zertaz baliatzen dira gure agintariak halako eskakizunak defendatzeko? Argudio honetaz: Ertzaintza, azken batean, euskal gizartearen isla da. Euskal herritar guztiak elebidunak ez badira —erdaraz eta euskaraz egiten dakiten elebidunak— ertzain guztiak euskaldunak izateko eskatzea arrantzura larrera joatea bezala da.

Lehen, ertzainek erdaraz egiteak harritzen gintuen. Euskaraz ez jakiteak, alegia. Hori barneratu ondoren, beste fase batera pasatu gara: orain, zenbait kasutan, ertzainek euskaraz egiteak harritzen gaitu. Ez eskatu, euskararen ezagutza txikia den herri batera bazoaz, han paseatzen dabilen ertzainak euskaraz jakiteko. Eta hala bada, ez harritu western bateko amerindiarren moduan erantzuten badizu, orduan bai, euskaraz. «Gizon zuriak niri probokatu nahi». Egin zaitez ertzain. Euskadi, auzolana. Horixe.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jendea paseatzen, Bilbon, iazko maiatzean. ©LUIS TEJIDO / EFE

HAMAIKA BIDE EBAKI DITU

Edurne Begiristain-Mikel P.Ansa

Gaur urtebete da SARS-CoV-2 birusaren lehen kasuak atzeman zirela Euskal Herrian. Lehen kasu haien ondorengo erauntsiak milaka lagunen bizitza jo du: birusaren ondorioz, 5.000 lagun hil dira, eta 20.000 inguru ospitaleratu behar izan dituzte. Urtebetean, hamaika bizitza zeharkatu ditu gaitzak.

Bizitzari eusteko eskuak

Ion Orzaiz

Hor egon dira, COVID-19aren aurkako lehen, bigarren edo hirugarren lerroan. Pazienteen alboan, beti. Izurria hasi zenetik, gora egin dute osasun langileen zereginek; behera, berriz, lan baldintzek. Txaloen eta diskurtsoen gainetik, «ardura» eta «baliabideak» eskatu dituzte osasun publikorako.
Anbulantzia bat, Gasteizko Txagorritxuko ospitalera sartzen. ©SINADURA / AGENTZIA

Txagorritxu: zero eremua

Ion Orzaiz

COVID-19aren izurria Euskal Herrira ailegatu zenean, Gasteizko Txagorritxu ospitalea bihurtu zen foku nagusietako bat. Langileek gogoan dute egun haietako «kaosa» eta «ezinegona».
 ©ATEF SAFADI / EFE

A<b>-</b>tik Z<b>-</b>ra: oro hartu du

Arantxa Iraola

Izurri bat zer den ulertzeko hitzez eta kontzeptuz bete dira solasaldiak, munduaren oraina azaltzeko eta geroa irudikatzeko idatzitako testuak. Batzuk jada desterratuta zeudela uste zen; beste batzuk hutsetik ikasi behar izan dira, edo gogoratu, edo esanahi berriz jantzi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna