Albistea entzun

IRLEN SAREA

Datu azterketa

Gorka Julio -

2020ko irailak 12

Datuen ustiaketa garrantzitsu bihurtu dela entzuten dugu, baina horrek benetan zer esan nahi duen ulertzea zaila da. Norbanako bezala eta herri bezala horrek erabaki batzuk baldintzatuko dituela konturatu gabe gaude oraindik.

Norbanako bezala, gure datuak etengabe ustiatzen dituzte. Gure arrasto digitalaren bidez denetik saltzen saiatzen dira, baita politikoki baldintzatzen ere. Orain aseguruak ere salduko dizkigute. Zerbitzu hornitzaile handiek guri buruz dituzten datuetan arrisku kalkuluak errazago egiten dituzte edota asegurua merketzea nahi izatekotan, zure eguneroko jardunean eragin nahiko dute. Osasun aseguru merkeago bat nahi duzula, eman itzazu 10.000 pauso egunero eta osasuntsu jan. Nola dakigu? Lasai, badakigu (Google).

Amazonek Halo eskumuturrekoa atera du. Beste eskumuturreko askok bezala, tenperatura eta mugimendua neurtu ditzake, baina, mikrofonoak izateaz gain, adimen artifizialaren bidez jasotako datuen interpretazioa egiteko dago pentsatua. Gure buruari ateratako argazkien bidez, masa indizea kalkula dezake, gure loaren kalitatea neurtu edota ahotsaren tonua entzunik gure zoriontasun maila ondorioztatu. Datuen pribatutasuna ziurtatzen omen dute, baina datuak beren zerbitzarietatik pasa behar dutela aintzat hartuta, sinesgarritasun gutxi daukan baieztapena dirudi.

Osasunari zuzenean edo zeharka lotutako datuak eskuratzea gero eta errazagoa zaie. Herri batzuetan administrazioaren konplizitatearekin lortzen dute. Osasun sistema gutxi garatuak dituzten zenbait tokitan, enpresa hauek zerbitzuaren trukean lortzen dituzte datu horiek. Bestela, beste bide batzuk erabiltzen dituzte horiek eskuratzeko, eta batzuek gailu horietatik ere eskuratzen dituzte.

Administrazio batzuek burujabetza digitalari arreta apur bat jartzen dioten kasuetan, datu horiek beren esku dituzte. Horien artean halere, datuak non eta zein zerbitzaritan gordetzen diren eztabaidagarria da. Azken lege batek Europa mailako datu administratiboak, behintzat, Europan gordetzea eskatzen du. Erabakiak ona dirudien arren, estatuaren mugak gainditu eta beren burujabetza propioa garatu nahi duten herrientzat ere muga suposatzen du. Nola garatu burujabetza digital propioa, estatu burujabe bat gabe? Hori erronka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...