Albistea entzun

IRLEN SAREA

Zein da lehendakaria?

Gorka Julio -

2023ko martxoak 18

Islandiera galtzeko arriskuan dago, digitalizazio azkarraren eta ingelesarekin eta bigarren mailako beste hizkuntza batzuekin integratzearen ondorioz. Gauzak horrela, OpenAIrekin eginiko akordio baten bidez, aurkeztu berri den GPT-4 berrian islandieraren ulermena eta kultur ezagutza txertatzen jardun dira. Uste dute emaitzak baliagarriak izan daitezkeela, beste baliabide gutxiko hizkuntza minorizatuentzako ere.

GPT ereduak testu kopuru handietan entrenatzen dira Interneten, baina ez dituzte hizkuntza txikiagoetan ulertzeko trebetasun edo aukera berberak. Nahiz eta ereduak hobetu, modeloek kultura eta hizkuntza horien ulerkera onik ez dute, baina hori eraldatu daiteke.

40 boluntario bildu zituzten GPT-4 Islandiako ezagutza gramatikal eta kulturalean gaitzeko. RLHF izeneko prozesua erabiliz, pertsona horiek emaitza zuzen eta okerren artean bereizteko eta hobetzeko gakoak eman zizkioten ereduari. RLHFk 100 adibiderekin jada emaitzak emateko gai omen da, eta horrek baliabide gutxiko beste hizkuntza batzuek prozesua errepikatzeko gaitasuna ematen du.

OpenAI berak ateratako artikuluak erakusten du prozesuan testuinguru kulturalari, hizkuntza ezberdinetan tresnak nola erantzuten dion. «Zein da lehendakaria?» galdetuz gero, ingelesez edo islandieraz ezberdin erantzuten du: Joe Biden eta Gu?ni Th. Johannesson.

Gehiegizko propaganda, espektatiba, beldur eta informazio artean nabigatzen ari bagara ere, gertatzen ari dena erronka bat gehiago da gure hizkuntza eta kulturarentzat. Islandiaren kasuan estatu baten inbertsioa egon da, baina enpresa pribatu batera zuzenean bideratu da hori. Beldurra ematen du hizkuntza baten biziberritzea edo bizirautea bidesari horietatik pasatu behar izatea.

Xabier Barandiaran EHUko irakasleak Argia-ko erreportaia batean eskatu du adimen artifizialeko eredu horiei alternatibak eraikitzeko, inbertsio publiko gehiago egotea. Eneko Agirre Hitz zentroko zuzendariak ikerketan eta azpiegituran inbertsio gehiago ere eskatu izan ditu.

Gure lehendakariak zein diren galdetzean Jean-Rene Etxegarai, Maria Txibite edo Iñigo Urkullu erantzun beharrean, errepublika propio bat behar dugula erantzun dezakeen eredu bat behar dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Elebitasunaren kontrako iritziek ez dute zerikusirik zientziarekin»

Iker Tubia

Elebidun batek garun isuri bat duenean, hizkuntza bakarra erabili ohi da afasia tratatzeko. Hori aldatu nahi du Blanco-Elorrietak. Elebidunen burmuinaren funtzionamendua ikertzen dihardu.
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Denok dugu atera nahi duen artista bat barruan»

Itsaso Jauregi

Artista izatearen inguruan hitz egin du Intxustak, baita CG Arte dendaren bilakaeraz ere: «Arreta handia eskaini behar zaio egunerokoari, eboluzioan ez galtzeko; beti adi egon behar duzu».
Nahia Sillero eta Sua Enparantza. ©EITB

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...