Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Sua

Amaia Garcia -

2023ko otsailak 23

Hau irakurtzeko Kokoshca taldearen Himno de España abestia jartzea gomendatzen dut).

Madrilgo eraikin batek su hartu du. 2005. urtean gaude, eta Azca eremuan erre usaina dago. Windsor eraikina sugarrek hartu dute eta inork ez daki nola hasi den su festa. Garren ondoren errautsak geratu dira eta hormigoia agerian da. Eraikin horretan enpresa askoren sekretuak gordetzen ziren, eta bat-batean sekretuak zaborraren artean ezkutatu ziren.

Mito eta uste asko sortu dira sute horren inguruan. Eraikinean mamuak egon zirela, suhiltzaileek ur presio baxua izan zutela sutea itzaltzeko, eta sutearen atzean Villarejo komisarioa egon zela esan izan da azken urteetan. Hilaren 12an, sutea piztu zenetik hemezortzi urte bete ziren. Horregatik, HBO Maxek La Maldición del Windsor dokumentala estreinatu zuen egun berean.

Dokumentala estreinatu behar zela jakin nuenean, El Intermedio saioko kolaboratzaile Erik Harley etorri zitzaidan burura. Arkitekturaren inguruan hitz egiten du saio horretan. Horrez gain, eraikuntzen inguruko ibilbideak egiten ditu hiri desberdinetan. Madrilgo ibilbidean Azca inguruko azalpen asko ematen ditu eta Windsor eraikinaren inguruan hitz egiten du. Horrez gain, otsailaren 12an, sutearen efemeridea kontuan hartuz, eraikinaren inguruko bideo bat zabaldu zuen bere Instagrameko kontuan.

Eraikin bat sutan ikustea ez da oso ohikoa. Horregatik, sute hori zerk eragin zuen jakiteko ikerketa zehatz bat egingo zela pentsatu zuten sutea ikusi eta bizi izan zuten guztiek. La Maldición del Windsor dokumentalean ikerketaren inguruan hitz egiten da. Ikerketa azaletik egin zela aipatzen da. Horrek sutearen mitoak eta gezurrak hedatzea ekarri zuen. Dokumentalean zehar, mito horien zergatiak azaltzen dira.

Windsor dorrearen jabeak Reizabal familiakoak ziren. Familiako burua Julian Reizabal izan zen —dorrea amaitu baino lehenago hil zen—. Negozio guztiak bere seme-alaben artean banatu zituen hil baino lehenago. Familia horren istorioak Succession telesaila gogorarazi dit. Batzuetan, errealitateak fikzioa gainditu egiten du. Windsor eraikinaren suteak eta familia horren tirabirak sobran gainditzen dute fikzioa, eta dokumentala ikusi bitartean, zaila egiten da gertatukoa egia izan zela pentsatzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.