Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Telezaborra

Amaia Garcia -

2023ko maiatzak 16

Ez nuen honen inguruan idatzi behar, baina Saldremos mejores podcastaren azken atala entzun ostean, gaia ekarri dut. Telezaborraren inguruan idazteak zalantza asko sortu dizkit. Zehazki, Telecinco kateko Sálvame saioaren amaieraren albistea jakin zenetik telezaborraren inguruan sortu den eztabaidan, nire ekarpena egin nahi dut.

Telezaborraren definizioa aztertzen badugu, «eduki zakar eta arrunteko telebista programen multzoa» dela dio. Multzo horretan zein saio sartzen diren nork erabakitzen du? Telebista kritikariok eduki onak zeintzuk diren erabakitzen dugu eta txarrak gutxiesten ditugu. Ez nator Sálvame saioa defendatzera, baina kontzeptu hori zergatik ezartzen den kontuan hartu behar dugula uste dut. Saio horrek pertsona ezagunen txutxumutxuak hedatzeko balio izan du urte luzez. Saioaren ikusleak gehienbat emakumeak dira, batez ere etxetik kanpoko lana alde batera utzi ostean, etxeko zaintzez arduratzen diren emakumeak. Publiko horrentzat saioak garrantzi handia du beren bizitzetan, eta batzuek amaieraren aurkako protesta bat antolatu dute ekainaren 1erako. Baina zer dago erabakiaren atzean? Sálvame saioko aurkezlea Jorge Javier Vazquez da, eta saioan ezkertiarra dela askotan aipatu du. Behin saioa «gorriena eta marikoiena» zela adierazi zuen. Vazquez ordezkatzeko, Ana Rosa Quintanaren saio berri bat egingo dute. Quintanaren ideia politikoek PP alderdiarekin bat egiten dute.

Programazio aldaketa, telezaborrarekin amaitzea baino, garrantzi politikoa duen erabakia dela dirudi. Espainiako hauteskunde orokorrak urte amaieran izango dira, eta Quintanak argi utzi du arratsaldeko saio berriaz gain, goizeko mahai politikoa zuzenduko duela hauteskunde orokorrak egin arte.

Erraza da telezaborra zer den erabakitzea. Kasu horretan, Sálvame zaborra dugu, baina Quintanaren programa berriak ez du horrelako izenondorik jasoko. Azken urteetan, telezaborraren indarra gutxietsi egin bada ere, Mediaseten ondo aztertu dute Sálvame saioak duen indarra. Zuzendaritza berriak duen helburu politikoa argia da, eta audientzia datuekin arazoak badituzte ere, beraien apustua honakoa da: «Gorrien eta marikoien saioa» bere emankizunetatik kendu, eta eskubiko ideologiari ahots handiagoa emango diote.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...