Angel Erro.
JIRA

Salbuespenak

2020ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Ezohikoa da gobernuburu batek prentsaurrekoa igandean ematea. Presazko zerbait behar zuen. Eta hala egin du azken igandean Nafarroako presidenteak, presazko neurriak, gaur indarrean sartuko direnak, iragarri. Berandu etorri ohi da presa. Eta hala oraingoan ere. Kutsatuen kopuruaren igotzea gelditu ez arren, batez ere jardun dugu Madril bezain gaizki ez gabiltzala geure buruari azaltzen.

Aitortu behar dut neurri gogorragoak espero nituela. Gerorako utzi da, egoera kontrolatu ezean. Orain arte jendearen erantzukizunari egindako deia izan da nagusi, zeina erakundeen aldetik erantzukizunik ez hartzeko modua iruditzen baitzait. Txibitek hiritarrei erdi konfinatzeko eskatzen zienean, jende dentsitatea apaltze aldera, denok senti gaitezke salbuespen. Besteak dira tokiak jendez betetzen dituztenak, gu ere, lekuko, bertan egon arren (askotan kexaka, jendea den burugabeaz). Besteak dira tabernetara joan gabe, kalean pilatu gabe, kontsumitu gabe, egoten ez dakitenak. Norbera izan zitekeelako salbuespen estatistikoki onargarria egoera kontrolatzen hasi ahal izatekoa betiko bizimoduari uko egin gabe.

Berez, eskuineko pentsamendua da hori, debekuak (edo murrizketak) aldarrikatu nork bere burua salbuetsita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.