Angel Erro.
JIRA

Museoak erre

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Nabarituko zenutenez, museo hitza pixkanakako desprestigiotze prozesuan sartua da aspaldidanik. Zentzu ez hertsian, metaforikoan baizik, erabiltzen denean, konnotazio txarren bat eraman ohi du berarekin. Museoa da, konparazione, euskarafoboek gure hizkuntza sartuta ikusi nahiko luketen toki iluna, erakusleiho baten atzean. Museoak, kultura geldi eta fosildua irudikatzen duen biltegi hermetikoak. Museoa da inork bere gain nahi ez dituen fardelei irtenbide erraza emateko bidea (Pedro Sanchezek, esaterako, Erorien Harana museo bilakatu nahi omen du, erredundante xamarra, zeri eta memoria historikoari eskainia bailegoke). Museoak ez omen dira toki hautatuak, turista hala moduzkoen isurbidea baizik.

Esanen nuke gora doan pertzepzio horrek zerikusia izan duela, nire ustez, Rio de Janeiroko Museo Nazionala goitik behera erre izanak eragin duen deitore eta asaldu eskasean. Ez bakarrik. Non gertatu den ere kontuan hartu behar da. Hortik erabilera politikoa heldu da (Temerren murrizketak salatuak ikusi ditut: museoak ez zuen su detektagailurik), baina baita museoaren edukiarekiko desaxola handiagoa ere, europar museo bat, bere monalisekin, erre izan balitz baino. Azkenean zer izanen zuten, indiarren lumak edo?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.