Angel Erro.
JIRA

Eskumen zaharrak

2018ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hamazazpi urte joan dira, nire helduaroa ia osoa, hamazazpi urte, Nafarroak eskumen berri bat azkenengoz eskuratu zuenetik, erkidegoko Foru Hobekuntzak esleitzen dizkionen artean, trafikokoak (berez, 1962ra arte foruzainen eskuetan egondakoa; beraz, berririk ez da, eta, eskuratu ez, berreskuratu du Nafarroak). Horrek esan nahi du UPNeko Miguel Sanzen agintaldiko hamar urtez eta Yolanda Barcinaren agintaldi osoan, nahiz eta Madrilgo gobernu zentralean agintzen zuten alderdiekin hitzarmenak eta harreman ustez onak izan, hots, eskumen berriak esijitzeko posizio ezin hobean egon arren, ez zuten zirkinik egin hainbestetan eta hain arranditsu aldarrikatutako autogobernuaren alde. Halere, ezin dut sinetsi dohainik emanen ziotela unean uneko gobernu zentralari bermea. Ordaina dena dela, argi dago ez zela Nafarroarentzat, noiz eta uste ez badute Nafarroa dela haien interesen pertsonifikazioa dela.

Zaharra da eskumenen jokoa, salerosiko moneta. Espainiak bere buruari eman dion konstituzioan (kontrakoa hainbestetan eta hain arranditsu aldarrikatu arren) serio sinesten ez duelako froga denboran luzatuegia. Ikasi behar dugu hitzei baino ekintzei fede ematen, hitzak gehienetan galga baino ez baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.