Angel Erro.
JIRA

Ama baten logika

2019ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hauteskundeen zurrunbiloan galduta bezala joan da notizia zirraragarria, anker eta gertutasunagatik, Donostian jipoituta larri zauritu eta gutxira hil den hamazazpi urteko mutilarena. Zirraragarria da, hedabideek zabaldu duten nerabearen irudiari begira, zenbat aukera galdu bertan behera utzitakoak kalkulatzea aliritzira. Amaren adierazpenek ere zirrara eragin didate. Askok goraipatu dute zentzutasunez, adorez, beteta daudelako, horrelako esperientzia lazgarri batetik pasatutako ama batengan harrigarriak-edo. Sarean zabaldu diren gorrotozko mezu arrazisten kontra mintzatu da Fatima Hacine-Bacha Garcia, semearen heriotzak zentzuren bat izan zezan hezkuntzan eta gizartean aldaketa bat eskatuz, etorkinak kriminalizatu gabe, horrek ezertarako balio ez baitu, arazoa handitzeko ez bada. Askok goraipatu dute, baina niri berez logikoak iruditu zaizkit.

Amorruak ez du zertan itsua izan. Santi Cocaren amari ezinen dio inork ezkerrekoen onkerian erori izana aurpegiratu. Badaki (dituen abizenei erreparatu besterik ez da egin behar) zertaz ari den. Erakundeek ordaindutako edozein ikerketa soziologikok, delituen jatorriari buruzkoak, baino errazago eta zehatzago erakutsi dizkigu nondik norakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.