Angel Erro.
JIRA

Aienatuak

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Adiskideak isiltzen hasi dira. Sare sozialetik aienatu dira. Talde mezurik ez. Nabari da lanetik, bulegotik ari zirela. Edo isiltasun handia hausteko beldur dira. Aste honetan izugarria izan da. Astunenak ere ematen du baretu dela. Agian galdera zehatz bati erantzunen diote. Baina urrun nabaritzen dituzu. Izan ere, urrun daude. Dagoeneko ez da dotore kanpora zoazela lau haizeetara zabaltzea. Baina, bat-batean, profilaren argazki-aldaketa bat deskubritzen duzu: kokondo batzuk atzean, oin parea hondartzan. Haien zoriontasuna zabaltzeko gogo lokabea sumatzen diezu, baina oraindik ez dute ofizial egin: ez dira sanferminetan geldituko. Iheslari bilakatu dira. Adin horretan daude, agian gaude denok, baina haiek izan dira lehenak onartzen: sanferminetatik alde egitekoa, baina, kasu, oraindik horretaz lotsatzekoa, disimuluz aritu beharrekoa. Kuadrilla askotan traizio bezala bizi daiteke batek huts egitea. Desertzioak ahalik eta gehien atzeratzen saiatzen dira. Azkenean guztia jakinen da, baina festak berak apalduko ditu ondorio txarrak. Gaizki esaka arituko dira, jakina, falta denaz, batez ere agian, beharbada, bikotekideari kasu eginez, are seme-alaben aitzakian ere, heldu den urtean... zeratuko duenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.