Angel Erro.
JIRA

Txirogailuak

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Bilatzen ditudan bideoek, entzuten dudan musikak, egiten ditudan bilaketek, xeheki leitu gabe onartzen ditudan baldintzek, ez dakit zehazki zer, baina zerbaitek eragin du ondoriozta dezatela pobre naizela. Betidanik, zer zaren besteek definitu ohi dute, besteak ohartzen dira norbera baino lehenago. Komeni zaigu lehenbailehen ohar gaitezen. Big data ez da geroko kontua. Oraintxe bertan ari zaizkigu mezu bideratuak zabaltzen, bakoitzari berea.

Nire kasuan, norbaitek, hor barrutik, uste du komeniko zitzaidala aplikazio bat jaistea, jatetxe edo dendetan zakarretara bota behar duten janaria merkeago eskuratzeko (esan gabe doa, iragarkian nire kontzientzia ekologikoari egiten diotela deia, hobeki senti nadin), eta beste aplikazio bat, beste iragarki batean, etxean omen dudan logela hutsa alokairuan jartzeko (jende zoragarria ezagutzeko parada izateaz gain, neure kapritxoak ordaintzeko aukera ere emanen didala iradoki dit, ez dezadan pentsa diru eskasiagatik izan daitekeenik).

Luxuzko produktuen bilaketak egiten hasi naiz. Nago honek ere pobretzat salatzen duela neure burua; oraindik ez dut aldaketarik nabaritu iristen zaizkidan iragarkietan. Ohitzen hasi beharko dugu. Nork daki, agian egunen batean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.