Angel Erro.
JIRA

Eragozpenak

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Ohartu zarete eskubideek, eskubideak erabiltzeak edo eskubideen aldarria egiteak, zenbat eragozpen eragiten dituzten? Hau izorramena! Horregatik, suposatzen dut, garai bateko barne ministroa eta orain lobista ultrakatolikoa den Jaime Mayor Orejak, frankismoaz mintzo, erabateko baretasun egoerarena aipatu zuen.

Ikustekoak dira zeinen gogaikarriak izan daitezkeen Bizkaiko metaleko grebalariak. Egunkari askok egunero informatzen digute hirietan eraginen duten trafiko arazoez. Bat iritsi da galdetzera errepideak mozteko eskubidea ote duten. Galdera erretorikoa zen. Gauza jakina baita herriak benetan maite dituen trafiko eragozpenek eta errepide mozketek maratoi edo ziklismo probekin zerikusia dutela. Edo goi agintarien bilerekin. Eta entzun duzue Donostiako Zara megadendaren ondoan auskalo zertaz kexaka eserialdia egiten ari zen gazteaz? Ez sinestekoa da gazteek eguraldiarekin eta halako arinkeriekin duten tema. Ongi dago bere aldarrikapentxoak edukitzea; gazteak dira azkenean. Baina ez zuen beste tokiren bat hautatzerik, kezka normalak ditugunok ez ikusteko moduko bat? Ez aipatzeagatik euskara inposatu nahi dutenak. Ez dute isilago hitz egiterik? Non? Non jasotzen da besteok haiek ez entzuteko eskubidea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.