Angel Erro.
JIRA

Jende normala

2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
Gustura entzunen nuke Enrique Maia alkateak Pulp-en Common People kantari eginen liokeen bertsioa, gaztelaniaz noski, jende normalak uler zezan. Maiak oso ideia argia du jende normala nor den, eta errimarako jaidura txikia ere balu, abesti potentea atera liteke hortik. Badu koruarena nork eginen Esporrinekin.

Berak (zu ez bezalako) jende normalarentzat alkate izan nahi zuela aldarrikatu zuen, normaltasun berriaren kontuaren aurretik. Aspaldi, beraz. Baina kontu zaharra bada ere, jende normala izatea zertan datzan pixkanaka aletzen doa, faszikuluka (pun intended), misterioa mantentzeko, suposatzen dut, egunen batean jende normalaren zaku barruan sartuko ote garen intriga dosifikatzeko. Momentuz, ez dirudi.

Momentuz, argitu du hipikan interesa duela jende normalak, eta agian pisu betegabeak ere badituela, hutsik dauden etxebizitzei jarritako tasa minimora jaitsi berri duelako. Orain egun batzuk, Txantrean ordainpeko aparkamenduaren marra laranjak atzera txuri pintatu zituztenean, Maiak beste gauza bat argitu zuen: txantrearrak ezin zirela EH Bildukoak izan («no creo que un vecino se dedique a pintar rayas, sé que Bildu está detrás»).

Ea kanta behingoz ateratzen duen eta ulertzen dugun azkenik jende normala nor den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.