Angel Erro.
JIRA

Selekzioa

2018ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Espainiakoa Munduko Futbol Txapelketatik at gelditu da. Auzoan Espainiako lehen gola ospatu bai, baina berehala partida ahantzarazi zidan baretasuna nagusitu zen. Siestaren ordua ere bazen. Galtzaileen harrabotsa isiltasuna izaten da. Gerora, bai, Espainiako selekzioaren kanporaketa ospatua ikusi dut. Baten bat penatu da berea sentitu ezin duen selekzio bat, euskalduna, ez egoteaz. Gogoetak geldiarazi nau eta neure buruari galdetu diot jabetuko ote diren harrotasun eta zirrara hori futbolzaleei bakarrik dagokiela. Susmoa dut euskal selekzio batek ere ez ninduela hunkituko, agian hobeki disimulatzen asmatuko banu ere.

Futbolaz gizalegezko hizketaldiak izateko eta neure gaineko aurreiritziak gezurtatzeko adina baino ez dakit. Solaskideen hunkipenarekin enpatizatzera irits naiteke, itxuraz. Eskarmentu horretatik ausartuko naiz oharpen bat egitera, seguruenik beste norbaiti aditurik. Aurtengo Munduko Futbol Txapelketan selekzio faboritoak (Italia ez zen sailkatu ere egin; Espainia, Argentina, Alemania kanporatuak izan dira…) bazter gelditu dira, betiereko irakaspena emanez: ez dago segurua den nagusitasunik. Horrek bai poztu beharko gintuen (bere neurrian) mundua aldatzeko itxaropena galdu ez dugunok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.