Angel Erro.
JIRA

Interesik eza

2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ez dakit nola enteratu naizen, ez dudalako arreta handirik jarri, baina jakin dut Espainiako Vuelta Euskal Herrian egon dela (beharbada oraindik badago). Badakit euskaldun zalegoa inongo onena dela, txirrindulariek berek aitortu bezala. Badakit haietako batzuek euskarazko txioak idazten (edo itzularazten) dituztela esker ona agertuz. Badakit aurten tipo bat Espainiako bandera batekin agertu dela nonbait. Beste herri batean poliziak armen erakusketa bat antolatu duela. Badakit, idazkidea dudan Onintza Enbeita bertsolariari atzokoan leituta, wattio eta Bakio hitzekin hitz joko (haren iritzi adituan) eskasa egin zutela esatariek telebistako zuzeneko emanaldian, «geure herriaz, eurena balitz bezala hitz eginda». Badakit Burlatako mutil batek oso etapa gogorra irabazi zuela orain egun batzuk.

Zenbat gauza dakigu berez interesatzen ez zaizkigun gauzez. Zenbat errefus informatibo jasotzen duen burmuinak.

Ziklismoaren inguruko nire interesik eza adeitsua da, herrarik gabea, jasanbera. Siesta ordurako txirrindularitzaren ustezko onuraren txistea sekula egin gabea naiz, esaterako. Kasu handirik egin gabe jarraituko dut, alferrik dela jakitun, datuok egunen batean zerbaiterako balioko didaten itxaropenaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.