Angel Erro.
JIRA

Hitzarmena

2019ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Hitzak berak aldebikotasuna eskatzen du. Azkenaldian harira maiz ateratako hitza da; gaztelaniaz, convenio. Ez diegu askotan erreparatzen hitzei. Askotan, beste gauza bat esanarazi nahi diegu. Nafarroan bertan, foruak esan, eta beste gauza batez aritu izan dira urteetan eskuineko alderdi ustez foruzaleak. Aldebikotasunaz baliatu dira, Estatuari eragozpenik ez jartzeko gehienbat. Boterea ez berreskuratzeko aukera txikienak iruzurra agerian uztera bultzatu ditu, Ciudadanosekin hitzarmena eginez. Hau, behin eta berriz, Espainiako plaza guztietan harrotu da delako hitzarmen ekonomikoaren iluntasun, ustel usaina, elkartasunik eza eta aldebikotasuna garbituko dituela. 2015era arteko agintari erregionalistek txintik ez. Badakite hitzarmenaren aldebikotasuna, hein handi batean, mito hutsa dela, kalkuluak egiteko tresnak estatuaren esku baitaude? Uste dute, beraz, funtsean guztiak jarraituko duela orain arte bezala: foruak esan, bandera astindu, baina beste gauza bat adierazi nahian?

Gauzak hala, larriena zait erregionalistek, kudeatzaile onaren fama arerio politikoek eta aliatu politikoek auzitan paratzen dietenek, hain zinikoki ontzat ematea koaliziokideek Nafarroa umiliatu ahal dutela, kanpoan botoak irabazi nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.