Angel Erro.
JIRA

Zerotik hasten

2020ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Harry printzeak, Sussexeko dukeak, zeinak ez baitu Wikipedian euskarazko sarrerarik, bai, berriz, asturierazkoan, eta Meghan Sussexeko dukesak, Meghan Markle ezkonaurreko izenez, zeinak ez baitu orobat euskarazko sarrerarik Wikipedian, eta, ondorioz, ahal bezala moldatu behar izan dut haien izen eta tituluak idazteko tenorean, iragarri dute atzerapauso bat emanen dutela britainiar errege etxean duten betekizunetan.

Desloturaren egiazkoa demostratzeko, independentzia ekonomikoa lortze aldera lan egiteko prest daudela adierazi dute. Lan egitea, ulertu behar dugunez, hitz egiteko modu bat da. Diru publikorik gabe, familiaren jabegoek ematen duten etekinetatik bizi litezke, eroso xamar, ditudan lagun eta ezagun guztiak. Halere, haiek, duke-dukesa saia daitezke bizitza ustez normala, ustez arrunta, eramaten. Bankari boteretsu baten alabak, aitaren finantza inperioa oinordetzan jaso ondoren, «lan eta esfortzuaren kultura» goraipa dezakeen neurri berean, bere burua adibidetzat jarrita. Egia da gurasoen faltek ez dutela zertan seme-alabak kutsatu. Baina egia ere bada inor ez dela inoizzerotik hasten, berak hala sinetsi arren,besteek (auskalo zergatik) aurrekariak isildu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.