Angel Erro.
JIRA

Suez

2021eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Nik uste dut zerbait esan, mezu argigarri bat helarazi nahi digula, Zeusek, Olinpoko jaunak, jainkoek ohikoa duten modu misteriotsuan. Bere izenaren ifrentzua den Suez kanala erabili du horretarako, gaztigua jaso eta ulertuko dugula ziurtatzeko nolabait, jakin baitaki hilkorrok adigogorrak garela. Ni neu, berez, bakarrik iritsi naiz Suez kanala blokeatu izana jainkoen abisuren bat dela ulertzera, baina ez zehazki zerena. Saia gintezke denok elkarrekin interpretazioa egiten.

Errazena litzateke kapitalismo zoroaren kontrako mezua dela pentsatzea. Ubidea oztopatu duen zamaontziak alimaleko neurriak ditu, mundu honetakoak ez diruditenak(aditu dut 400 metro luzekoa dela eta 20.000 edukiontzi baino gehiago garraiatzen dituela, bakoitza 28 tona eramateko gauza). Europa helmuga zuten ondasun eta horniduren bidalketa eten behar izan da. Diotenez, munduko ekonomiari negatiboki eraginen dio eteteak. Susmoa bagenuenez, gutxi behar da munduko ekonomia kolokan paratzeko. Aurrerako ihes lasterrean baino ez dago oinarrituta. Txinatik etorri ezin diren ekoizkin tona gutxi (edo ez hain gutxi) batzuek kinka larrian utz dezake Europa harroa. Hori da, alto Giove, maitale zaharrari eman nahi diozun irakaspena?Besterik dago?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.